Batu zure ahotsa UNICEFen ahotsari eta imajina ezazu umeentzako mundu hobea

Inoiz John Lennonen Imagine abestia entzun eta mundu hobe batean pentsatzen hunkitu al zara? Orain abestiaren zure bertsioa graba dezakezu eta mundu mailako mugimendu bat sortzen lagun dezakezu umeentzako etorkizun hobe baten alde.

 
Nola? Deskarga ezazu TouchCasten #IMAGINE aplikazioa iOSerako Apples´s App Store-en bitartez eta google store edp http://imagine.unicef.org helbidean Android mugikorretarako.Graba ezazu Imagine abestiaren bertsioa, gehitu itzazu umeentzako mundua zelan imaginatzen duzun azaltzen duten mezuak, eta azkenik deskarga ezazu bideoa. Deskarga bakoitzeko, UNICEF erakundearen lana laguntzeko euro batemango duzu. Arrisku handienean dauden 150 herrialde eta lurralde baino gehiagoko haurrentzako laguntza eskeiniko duzu.   

Gainera, zure grabaketa lagun eta familiartekoekin elkarbanatzera gonbidatzen zaitugu#IMAGINE eta #EVERYVOICECOUNTShashtag-ak erabiliz.

#IMAGINE ekimena UNICEF erakundeak antolatzen du etaekintza/2015ekin batzen da, mundu osoko 1.000 erakunde baino gehiago biltzen dituen koalizioarekin. Koalizio hau mundu mailako agintariengan eragiteko sortu da alde batetik eta, bestetik, neurri kolektiboak hartzeko mundu mailako 2015eko gai-zerrenda diseinatzeko egingo diren bileren aurretik iradokizun legez.

Hauek Addis Ababako Garapenerako Finantziazioari buruzko Biltzarra barne hartzen dute. Honetan, gobernu eta aliatuek munduaren garapenerako finantziazio estrategia mundiala prestatuko dute; NBEren Osoko Bilkura irailean, non mundu mailako agintariek hurrengo 15 urteetarako garapen helburuak zehaztuko dituzten; etaNBEen aldaketa klimatikoari buruzko Biltzarra,datorren abenduan Parisen ospatuko dena.

Haurrentzako etorkizun hobea imajinatu behar dugu eta hau lortzeko konpromisoa hartu. Mundu mailako komunitatea 2015erako norabidea definitzen doan heinean, umeek garapen agendan toki garrantzitsua izan behar dute,beraien etorkizuna munduaren etorkizuna baita”, adierazi du Yoka Brandt. UNICEfeko zuzendari exekutibo erantsiak.

Gabon Zahar egunean Ciudad del Cabo, Londres, Rio de Janeiro eta New York hirietan hainbat ekintza ospatu ziren umeen arazoei aurre egiteko neurriak mahai gainean jartzeko helburuarekin. Hala nola,pobrezia, biolentzia, klima aldaketaren inpaktua eta euren osoko garapena ekiditen duten arazoak. Horrez gain, talde gazteek Imagine abestu zuten. 

 

'IMAGINE': ENTZUN MUNDU MAILAKO BERTSIOA

[]

Abestiarenmundu mailako bertsioa ere eskaini zen David Guetta Dj eta ekoizle ezagunaren eta hainbat pertsonaia publikoren laguntzarekin: Katy Perry; Angelique Kidjo; Pau Gasol; Neymar; Daniela Mercury; Thalia; Priyanka Chopra; Yuna Kim; Adam Lambert; will.i.am; Nicole Scherzinger; edo NBE idazkari nagusi Ban Ki-moon; UNICEFeko zuzendari exekutibo Anthony Lake eta Samantha Cristoforetti astronauta zeinek nazioarteko espazio geltokitik abestu zuen; aplikazioarekin, euren bertsioak igo zituzten publikoko pertsonek ere bai.

“Imagine, esperantza, bake eta elkartasun mezua da", esan zuen David Guettak. “Mundu guztiari eskatzen diogu UNICEF erakundearekin eta #IMAGINE ekimenarekin batzeko, ume guztiak eta ahots guztiak beharrezkoak direlako”.