Aurrerapenak Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmenean

Gabriel González-Bueno Uribe-k idatzia, UNICEF Espainia-ko Haurren Politiken arloko arduraduna

Nazio Batuen Erakundeak, Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmenaren (HEH) hautazko protokolo berri bat onartu du. Honi esker, Haurren Eskubideen Batzordeari Hitzarmenak barneratzen dituen edozein eskubideren urraketaren inguruko bakarkako edo taldeko salaketak aurkeztea ahalbidetzen da.

Aurreko astelehenean, 2011ko abenduaren 19an, Nazio Batuen Batzar Nagusiak, Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmenaren hautazko protokolo berri bat onartu zuen, komunikazio prozedurari buruzkoa. Honek aurrerapen garrantzitsua ekarri du, honela HEHk giza eskubideen arloko beste itunen maila bera lortzen duelako; izan ere itunaren zaintzaz arduratzen den erakundeak eskubideen urraketa kasu zehatzen salaketen inguruan gomendioak adierazi eta irizpenak eman ditzake.

Eskubideen urraketa alegatzen duten komunikazio hauek, haurrek edota haur taldeek, helduek zein Estatuek (beste Estatu batzuekiko) aurkeztu ditzakete, baina beti Protokolo hau sinatu izan duten herrialdeen ingurukoak izan beha dute.

Komunikazioak idatziz eta ondo oinarriturik aurkeztu behar dira, eta herrialdean bertan prozedura legal guztiak agortu izan behar dituzte (berehalako arrisku kasuetan edota prozedura horietan arrazoiturik gabeko atzerapenak gertatu diren kasuetan salbu). Ezin dute anonimoak izan, Batzordeakkomunikazioa aurkeztu dutenen nortasuna babestuko duen arren.

Eskubideen urraketa larria edota urraketa sistematikoa bertatzen denean, Batzordeak berak urraketa horien inguruko ikerketa prozedura abian jar dezake.

haurren eskubideen nazioarteko babesaren indartze garrantzitsua

UNICEFen ustez, Protokolo berri honek haurren eskubideen nazioarteko babesa  eta Haurren Eskubideen Batzordea modu garrantzitsuan indartzen ditu,kasu zehatzentzako konponbide legalak aurkitzea, herrialdeei premiazko gomendioak egitea (bost urtero aldizkako txostenari itxaron gabe) eta eskubideen aplikazioaren inguruko azterketak hobetzea ahalbidetuko duelako. 

Gure herrialdearen kasuan, jadanik aurreko Hautazko Protokoloekin egin zuen bezala (haurren salmentaren eta prostituzioaren zein haur soldaduen ingurukoak), Gobernuak Protokolo hau laster berrestearen aldeko lana egingo du UNICEF Espainia-k.

Hirugarren Protokolo hau, Hitzarmenaren parte diren Estatuen sinadurara laster aurkeztuko da eta 10 herrialdek berresten duten momentuan sartuko da indarrean.