Afrikan bigarren elikadura krisia prebenitzea

Urte betean, Afrikan bigarren elikadura krisi larria prebenitzeko ahaleginak sendotzen ditu UNICEFek.

Iaz, mundu mailan Afrikako Adarrean jarri zen arreta, lehortearen eta ezegonkortasunaren ondorioz, bertan 10 milioi pertsona baino gehiagok beraien bizitzak salbatzeko laguntza behar baitzuten.

Gaur egun, Afrikako mendebaldean kokatzen denSahel-eko eskualdean, Sahara basamortuaren hegoaldean, antzeko krisi bat ageri da, neurriz txikiagoa dena.

Gune honetan, 2012an desnutrizio akutu larria pairatuko dutela uste den bost urtetik beherako milioi bat haur baino gehiago tratatzeko larrialdiko erantzuna beharko da.

desnutrizioak heriotza sor dezake

Desnutrizioak heriotza sor dezakeelajakitea da garrantzitsua. Milioi bat haur arrisku egoeran daude eta haiei tratamendua eskaini ahal izateko, premiaz eta irmotasunez ekin behar dugu”, adierazi zuen David Gressly-k, Mendebaldeko eta Erdiko Afrikarako UNICEFen Eskualdeko Zuzendariak. 

Iaz hasi zen alarma jotzen, euri eskasiakSahel-eko zenbait gunetan lehorte larria sortu zuenean; egoera honek mendebaldeko Afrikako zortzi herrialderengan du eragina. Egoera okerrena bizi duen herrialdea Niger da, bertan 5 urtetik beherako ia 331.000 haurrek jadanik desnutrizio akutu larria pairatzen dutelarik.

Herrialde bakoitzen UNICEFek aliatu desberdinekin lan egiten du beharrezko erantzunak abian jartzeko. Horien artean, elikadura terapeutikoaren garraioa, langile gehiagoren kontratazioa edota jadanika desnutrizioaren ondorioz ahuldurik dauden haurrak malariaren edo koleraren ondorioz hil ez daitezen ur edangarriaren horniketa bermatzea aurkitzen ditugu.

Krisiaren aurretik joatea oinarrizkoa da. Hasierako prestaketa antolatu dugu eta lehenengo erantzuna abian da", dio Gressly jaunak.

Libia-ko krisi polikoak presio handiagoa sortu du Sahel-en, indarkeria eta armen-trafikoaren gorakada sortuz, Mali, Mauritania eta Niger-en batez ere, eta atzerrian dauden pertsona askoren etxera bueltatzea behartuz. “Segurtasunik eza sortzean, biztanle eta errefuxiatuen lekualdaketa ematen da, eskualdean bigarren krisia sortaraziz; egoera honek, erantzun zehatza behar du eta lana asko oztopatzen du“, dio Gressly jaunak.