Afrikako Adarrak laguntza behar izaten jarraitzen du

Teknikoki Somalia-n jadanik gosete egoeran dagoen gunerik ez aurkitu, eskualdeak gaur egun munduko elikadura krisi larrienetariko bati aurre egiten jarraitzen du. Afrikako Adarrean, 13 milioi pertsona baino gehiagok larrialdi egoeran jarraitzen dute.

UNICEFek, Afrikako Adarrean garapenerako programak modu iraukorrean gauzatzen ditu eta 2010. urtean, egoeraren larritasunaz ohartarazi zuen; hori dela eta, bere ekintza humanitarioa hedatu zuen familia gehiagorengana heltzeko asmoz.

somalia-n gosetea aldarrikatu eta sei hilabetera0: unicef-en ekintza

Somalia hegoaldeko eskualdeetan, milioi bat pertsonak elikadura arloko laguntza jaso dute,milioi bat haurrek elgorriaren aurkakotxertoa jaso dute, 1'4 milioi pertsonek osasun arreta jaso dute eta1'8 milioi pertsonek ur edangarria eskuragarriizan dute. Hauei eta beste ekintza batzuei esker, eta tokiko GKEen lanari esker, milaka heriotza saihestea lortu da.

Adibidez, Juba Ertain/Behe-ko eskualdeetan,desnutrizio akutuaren tasa orokorra abuztuan %35'1 izatetik %29'3ra bajatu da urrian. Bay eskualdean eta Muqdiho-ko lekualdatuentzako kanpamenduetan ere jaitsiera garrantzitsuak lortu dira.

UNICEFek, larrialdiaren eragina pairatzen duten Somalia-ko guneetan gelak zabaldu ahal izateko eta elikadura krisiari laguntza eskaintzeko ere lan egin du. Ikasturtearen lehen erdian,420.000 ikasle UNICEFek babestutako eskoletara joan ziren eta 6.700 irakaslek, laguntza psikosozialaren inguruko zein gaixotasunak prebenitzeko higienearen sustapenaren inguruko aholkularitza eta prestaketa jaso zuten.

318 eskoletako haurrei elikadura kupoien hileroko banaketarekin jarraitzen da eta guztira 31.907 haur dira onuradunak.

UNICEFek zenbait hamarkadatan lanean dihardu Somalia-n eta inoiz ez du eskualdea utzi; bere lana, batez ere desnutrizioaren prebentzioan kokatzen da. Horretarako, UNICEFek120 aliatu baino gehiagorekin lan egiten du,Somalia-ko erdi-hegoaldean baita, milaka haur eta beraien familiengana heldu ahal duelarik.

Unicef-ek afrikako adarrean dituen programak

UNICEFek Afrikako Adarrean dituen programek, haur eta emakumeeiosasun eta nutrizio arloan, ur, higiene eta saneamendu arloan eta hezkuntza zein babes arloan laguntza eskaintzen diete.

Programa hauen bitartez eta tokiko zein nazioarteko aliatuekin lankidetzan arituz,Kenya-n 1'4 milioi pertsonek ur edangarria eskuragarri izan dute eta 1'2 milioik higienearen inguruko hezkuntza jaso zuten, uraren tratamendurako hornigaiak jasotzeaz gain. Dadaab-eko errefuxiatuen kanpoetan, orain arte 41.000 haurri nutrizio arloan laguntza eskaini zaie, 220.000 pertsonarentzat ura eskuragarri jarri da etaHaurren Lagun diren Guneenbitartez, 50.000 haurrentzako babes zerbitzuak jarri dira.

Etiopia-n, UNICEF Gobernuaren aliatu nagusienetarikoa da nutrizio, ur, saneamendu, higiene eta hezkuntza arloko programetan, baita ere haurren babesarekin harremana duten programen koordinazioan.

Etiopia-n 6 milioi haur baino gehiagok elgorriaren aurkako txertoa jaso dute. Horien artean, 9 eta 47 hilabete bitarteko 746.401 haur, 2011. urteko lehen sei hilabeteetan txertaketa jaso zutenak.

Etiopia-n kokatzen den Dollo Ado-ko kanpamenduetan, UNICEFek desnutrizio akutu larriaren tratamenduan eta jaioberrien elikaduran zeinhaurren elikadura ohituren inguruan gauzatu du bere lana. Honetaz gain, 6 hilabete eta 15 urte bitarteko 35.000 haurrek elgorriaren aurkako txertoa jaso dute, estalduraren %96ra helduz. Ur edangarria eskugarri jarri zitzaien 25.000 errefuxiaturi eta 80.000 pertsonari saneamendu eta higiene instalazioak. 17.000 haurrentzako ikasketa guneak ere egokitu ziren.

Afrikako Adarreko elikadura krisi hau, duela zenbait hamarkadatan milioika familiek muturreko pobrezia egoera bizi duten eskualde honetan egoera desberdinen bateratzearenondorioa da. Elikagaien prezioen igoerak,lehorte luzeak eta Somalian gertatzen den gatazka luzeak, duela sei hilabete gosete egoera aldarrikatzea ekarri zuen egoera sortu dute.Aldarrikapen horren aurretik gauzaturiko prebentzio eta ekintza humanitarioko lanak, krisiaren tamaina handitzea eragotzi du.

haurren desnutrizioaren aurkako borroka

Prebentzioaren aldeko apustuak, ezaugarri hauek dituzten krisiak saihestu ditzake. Haurren desnutrizioa prebenitu daiteke eta aste gutxiren buruan haur bat sendatzea ahalbidetzen duten tratamendua dago. UNICEF Espainiak argitaratu duen La desnutrición infantil: causas, consecuencias y estrategias para su prevención y tratamientotxostenak, elikadura egoera etahori saihesteko formulak ezagutzera ematen ditu.

Agiri honen bitartez, UNICEF Espainiak haurren desnutrizioarekin bukatzea posible dela gogorarazten du. Hori saihestu ahal izateko funtsezko garaia, haurdunalditik eta haurrak bi urte bete bitarteko 1.000 egunak dira. Etapa hau funtsezkoa da pertsona betengan desnutrizioa prebenitzeko eta horregatik jartzen dira praktikan garai honetan amen eta seme-alaben elikadura egoera hobetzen laguntzen duten ekimenak, prebentzio neurriak azpimarratuz eta elikagaien eta elikadura terapeutikoaren bitartez desnutrizio akutuko kasuak tratatuz.

Haurren desnutrizioaren aurkako borroka, Haurtzarorako Nazio Batuen Funtsaren lanaren funtsezko arloa da. UNICEF Espainia-k iazko azaroan Egun 1 dohaintzan eman kanpaina abian jarri zuen, estatuko gizartea haurren desnutrizioak dituen eragin ikaragarrien inguruan kontzientziatzeko helburuarekin eta haurren biziraupenerako programetarako diru-ekarpenak lortzeko asmoz. Kanpaina hau, UNICEF Espainia-ren Enbaxadoreak diren Ana Duato, Pau Gasol eta Imanol Arias-ek bultzatu dute.