Hiru txerrikumeak eta haize guztiz gaiztoa
"Haizeak eman eta eman… eta eraitsi zuen haien etxea"

Batzuetan, ipuin klasikoek berriro interpretatzeko aukera ematen digute txikienekin gaur-gaurko gaiei heltzeko. Adibidez, Hiru txerrikumeak ipuina kontatu ahal izango diegu hondamendien aurrean prest egoten ikasteak duen garrantzia nabarmentzeko.
Ikasleei beren buruak arriskuetatik babesten laguntzeko, eta beraiek besteei laguntzera bultzatzeko, ezinbestekoa da segurtasuna eskaintzea, eta kontrol- eta autoefikazia-pertzepzioa garatzeko aukera ematea.
Ipuinek aukera ematen diete haurrei protagonisten zailtasun eta emozioekin identifikatzeko, baita benetako istorioek dakarten inpaktuaren aurrean babesteko ere. Fantasia erabiltzeak aukera ematen digu gai labainak eztabaidatzeko, benetan gertatutako gauzak edo albisteak erabiliko bagenitu landu ezingo genituzkeenak.
Jarduerak eta baliabideak: Haurren eskubideak eta klima-aldaketa
IKASTURTE AMAIERA HONETAN OSPATZEN DUGU...