Bakearen koloreak
Bakearen kolore sinbolikoa zuria izan arren, kolore guztiak bakearen kolore izan daitezkeela jakiten lagunduko digun Haur Hezkuntzarako jarduera.

Tradizionalki, bakea irudikatzeko olibondo adartxo bat pikuan daraman uso zuria erabiltzen da, baina munduan kolore guztietako usoak daude eta berauek ere bakearen ikur izan daitezke. Ospa ditzagun bakearen koloreak!
Haur Hezkuntzako umeei zuzendutako jarduera honek bakearen ikur klasiko bat identifikatzen lagunduko digu: usoa. Horrez gain, jarduerak aurreiritzirik gabeko bake ideian heztea ahalbidetzen du, aldaketa garrantzitsu baten bitartez: nahiz eta zuria tradizionalki bakeari lotutako kolorea izan, (eta funtzio praktikoa dauka, esate baterako, bandera zuria altxatzean), epe luzera zuria gauza onekin eta kolore ilunak gauza txarrekin lotzea suposa dezake. Aurreiritzi hau haurtzarotik gure ikasleen artean egotea ekiditeko, bakearen usoak kolorea guztiekin margotzea proposatzen dugu. Uso guztiak izan daitezke bakearen uso eta haur guztiak izan daitezke bakearen defendatzaile, kolorea edozein izanik.
Oinarrizko kontzeptuak: Bakea, gatazkak, diskriminazioa, arrazismoa, irudiak, estereotipoak, berdintasuna.
Norentzat: Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako lehenengo kurtsoak, Formakuntza Profesionaleko irakasleak (Haur Hezkuntza).
Edizioa: UNICEF Espainiako Batzordea
Bakearen Eguna jarduerak eta baliabideak

25/01/2018
Misio diplomatikoa
Bigarren Hezkuntzarako bideratuta dagoen jarduera honek , gatazketan sortzen diren gaizki-ulertuen papera ikusten laguntzen digu; komunikazio hoberako konponbideak baimenduz.
25/01/2018
Bakea babes dezagun
Lehen Hezkuntzarako ekintza honen helburua indarkeriaren ondorioen inguruan gogoeta sustatzea da, eta horren harira, saihesteko garrantziaz hitz egin.
25/01/2018
Bakearen bingoa
Lehen Hezkuntzarako jarduera, beste pertsona batzuekin amankomunean ditugun gauzak ezagutzea eta bakea lortzeko akordiozko puntuak aurkitzeak duen garrantzia ahalbidetzen diguna.
25/01/2018
Bake ahotsak
Gatazken ebazpenerako oinarrizko pausuak ematen ikasteko Bigarren Hezkuntzarako jarduera. Horrez gain, bakea lortzeko gure ahotsak duen boterea aurkituko dugu, Abraham Mateoren musika eta dokumental baten bitartez.Tratamendu onaren txertoa zabaldu!
Ikastaro honetan, eskola-mobilizazioa proposatzen dugu, bake-txertoa eta tratamendu egokia prestatuko dugula, gure ingurunea babestuko dugu azaroaren 20an, Haurren Eguna.