Cuestiones relevantes

Cómo ayudar a los niños y las niñas de Ucrania

Niños y niñas en Ucrania
© UNICEF
Niños y niñas en Ucrania
© UNICEF
Niños y niñas en Ucraia
© UNICEF

Estatistikako Institutu Nazionalaren (EIN) arabera, Ukrainatik iritsitako 112.000 pertsona inguru bizi ziren Espainian gatazka piztu aurretik.

Ukrainako gerra gatazka hurbila da, eta gizarte osoa dago haren inguruan informatuta eta sentsibilizatuta. Krisi humanitarioko garaietan, herritarrek elkartasuna eta laguntzeko borondate ona agertu ohi dute.

Gizartearen erantzun hori era positiboan baloratu behar da asmoari eta adierazpen ugariri dagokienez, baina erakunde publikoek bideratu eta egituratu behar dute, biztanleria zibilaren –eta, bereziki, haurren– babes egokia eta baliabideen erabilera zuzena ziurtatzeko eta ekintza humanitarioaren eragin handiagoa lortzeko.

Administrazio publikoek, gainera, egoera berezi honetan beste inoren esku utzi ezin diren erantzukizun batzuk dituzte..

UNICEF España erakundeak gaur egun planteatzen dizkiguten eta gure artean planteatzen ditugun kezka eta galdera batzuei erantzun nahi die dokumentu honen bidez.

14 galdera garrantzitsu

UNICEFek, beste agentzia eta erakunde humanitario batzuek bezala, oso politika zorrotza du jenerotako material-dohaintzen inguruan, sor daitezkeen askotariko inplikazioak direla eta.

UNICEF Nazioartea erakundearen hornitzaile eta erosketen kudeaketa Kopenhagen dugun Hornigaien Zentralean egiten da, operazio logistikorik onena eta baliabideen erabileraren efizientziarik handiena ziurtatzen duten prozedura eta zehaztapen jakin batzuen arabera. UNICEF España erakundeak ez du prozesu horietan esku hartzen.

Hornigaien kudeaketari lotutako informazioa eta betekizunak www.unicef.org webgunean argitaratuta daude, United Nations Global Marketplace erakundearen webgunearen bitartez hornitzaileak hautatzeko prozesuetan parte hartzeko egin beharreko urratsak barnean  hartuta.

Gaur egun, laguntza bideratzeko modurik onena donaciones económicas egitea da, horrek aukera ematen baitigu premiazko laguntza emateko, beharrezkoak diren eta estandar humanitarioak betetzen dituzten hornigaiak bizkor eta era seguruan eskuratzeko eta eraginpean hartutako herritarrei bidaltzeko.

Informazio gehiago:

Une honetan, ez dakigu guztira zenbat haur sartzen ari diren Espainian Ukrainatik etorrita, ez baita zifra ofizialik eman. Kontuan hartu behar da asko lurreko mugetatik sartzen ari direla eta, beraz, zaila dela kontrol zehatza egitea.

Nolanahi ere, iritsi diren haurren kopurua txikia da oraingoz, herrialde mugakideetako zifren aldean. Egoera hori desberdina izan daiteke gerraren bilakaeraren arabera. Espainiara iritsiko diren familien kopuruak gorabeherak izango ditu seguruenik egun batetik bestera, iheslarien fluxuak aurrera egin ahala.

Iraganbidean dauden haur asko, Ukraina barruan zein kanpoan, ez daude beren senideekin edo beren senideengandik bananduta daude. Era berean, 100.000 haur inguru bizi ziren Ukrainan instituzioetan edo Ukarinan internatuta krisiaren gorakada hasi zenean, eta haur horien ia erdiek desgaitasuna dute.

Erakunde horiek haurrak inguruko herrialdeetara eramaten saiatzen direnean segurtasun bila, funtsezkoa da neurriak hartzea haurraren interes gorena kontutan izanda, eta gurasoen edo arduradunen adostasuna bermatu ahal izatea.

Haurrak leku seguru batera eramateak ez du etorkizunean familia berriz batzeko aukera eragotzi behar. Familiak ez dira inola ere banandu behar birkokatzearen edo ebakuazio-mugimenduen ondorioz.

Gurasoen arretarik ez duten haurrek abusua, indarkeria eta esplotazioa jasateko arrisku handiagoa dute. Emakumeentzat eta neskatoentzat, batez ere bakarrik bidaiatzen dutenentzat, genero-indarkeria – sexu-esplotaziorako salerosketa barne – benetako arriskua da.
 

Familiak babes bila inguruko herrialdeetara mugitzen diren heinean, zailtasunak aurki ditzakete konfiantzazko laguntza identifikatzeko.

Milaka boluntario daude errefuxiatuei laguntzen eta orientatzen mugako guneetan. Baina arreta-oldeak, bereziki erregistratu gabeko boluntarioen artean, talde bortitzak eta legez kontrakoak ere estaltzen ditu, hala nola, trafikatzaileak edo tratulariak askotan “samariar zintzotzat” hartzen dira.

Errefuxiatu asko – gehienak, haurrak eta emakumeak – ezin imajina daitekeen presiopean iristen dira inguruko herrialdeetara. Gosearekin, akituta eta larrituta daude. Beharbada ez dute tokiko hizkuntzan hitz egingo.

Eta, kaos egoera eta nahasmenaren artean, jakin gabe, partikularrak edo sare kriminalak hurbil dakizkieke, funtsezko zerbitzuekin (gobernuaren erregistroa, aterpea, osasun-arreta, hezkuntza eta beste batzuk) konektatzea bilatzen ez dutenak, baizik eta zaurgarritasunaz abusatzea bilatzen dutenak.
Pertsona onak eta onura pertsonala bilatzen dutenak bereiztea ezinezkoa gerta daiteke egoera horietan.

Erregistratu gabeko boluntario bat bazara, jarraitu babes-jarraibide hauei, bakarrik dagoen haur bat aurkitzen baduzu:

  • Ez onartu aldez aurretik galduta dagoela. Egiaztatu bakarrik dagoela edo familiarengandik bananduta geratu dela. Ez banandu haur bat bere gurasoengandik, anai-arreba edo bidaiatzen ari den beste senideengandik.
  • Zaintzailea gertu egon daitekeenez, inguruko errefuxiatuei haurra ezagutzen duten galdetu. Ez utzi bakarrik. Ez badago berehalako arriskurik, geratu haurrarekin bere zaintzailea non dagoen jakin eta esku onetan dagoela bermatu arte.
  • Inola ere ez utzi haurra beste boluntario batekin. Ez onartu leku seguru batera laguntzeko eskaintzen diren beste boluntarioen laguntzarik.
  • Urrats horiek eman ondoren, bera bakarrik ez dagoela edo familiatik banandua izan dela uste baduzu, galdetu izena, adina, jatorrizko hiria eta familiari buruzko informazioa. Autoritateei familia identifikatzen eta bateratzen lagun diezaiekeen informazio gehigarri oro erregistratu. Haurrak ezin badu informazio hori eman, galdetu beste errefuxiatu batzuei ea zer dakiten.
  • Eduki haurraren arropa eta gauzak berarekin une oro. Honek agintariei familia aurkitzen lagunduko lieke.
  • Harremanetan jarri agintariekin – Udal gobernua, mugako polizia edo Ukrainako kontsul-zerbitzuak harrera-herrialdean. Partekatu haurraren kokapena eta informazioa, eta bete agintaritzaren jarraibideak. Ez utzi haurra bakarrik.
  • Ez partekatu haurrari buruzko informazioa beste inorekin, agintariez gain.
  • Azaldu haurrari zer gertatuko den jarraian. Ez hitzeman bere gurasoak aurkituko dituzula. Horrek nahasmen eta estres handiagoa eragin liezaioke, gurasoekin joan beharrean, agintaritza eskudunaren edo haurrak babesteko zerbitzuen eskuetan amaitzen badu.
  • Ez utzi haurra esku onetan egon arte, agintari eskudunarekin edo babes-langileekin. Ez utzi beste inorekin.

Bakarrik dauden haurren etorrera jatorrizko herrialdean edo identifikatu dituzten herrialde mugakideetan haurrak babesteko dagoen sistemarekin koordinatu behar da, haurren babesa bermatzeko.

Espainian, haurrak hartzeko eskumena autonomia-erkidegoek dute esleituta, eta haurrak babesteko sistema ofiziala dute. Beraz, bakarrik dauden haurrak hartzeko interesa duen edonork Autonomia Erkidegoan familiaz, haurrez edo gizarte-gaiez arduratzen den Sailera jo behar du. Hori da modurik onena informazioa egiazkoa dela eta sortzen ari diren ekimenak agintari eskudunek koordinatzen dituztela ziurtatzeko.

Harrera egiteko, araututako prozedura bati jarraitzen zaio, eta prozedura horren konplexutasuna dela eta, denbora luze samarra behar izaten da haurraren eskubideak bermatzeko eta premiei erantzuteko. Gainera, kontuan hartu beharreko oinarrizko betekizun batzuk daude:

  1. Haurra berretsitako babesgabezia-egoeran egon behar du, horren inguruko inolako zalantzarik gabe, hau da, haurrak ez du behar bezalako babesa, arreta eta zaintza izango.
  2. Adingabearen interes gorenaren printzipioa aplikatzen da, haurrarentzat erabakirik onena, kasu zehatz horretan, beste herrialde batean (kasu honetan, gurean) abegi-familia bat bilatzea dela bermatzeko.
  3. Ezinbestekoa da abegi-familiak egokiak direla eta autonomia-erkidego bakoitzeko babes-erakundeek ezarritako prozesuari jarraitzen zaiola ziurtatzea.

Informazio gehiago:

Nazioarteko adopzioa ez da egokia gatazka-egoeretan edo gatazka osteko egoeretan. Baliteke haurrek bizirik dauden senideak izatea, eta lehentasunezkoa da berriz elkartzea.

Testuinguru horietan, gainera, agintariek ez dute lurralde nazional osoa kontrolatzen, eta egitura judizial eta administratiboen funtzionamendua eten egiten da edota muga handiak izaten ditu. Beharrezkoak diren dokumentuak eta prozesuak bermatzea ia ezinezkoa da.

Espainiara erreferentziazko heldurik gabe iristen diren haurren familia-harrerari dagokionez, haurrak babesteko agintaritzak haurren interes gorena ebaluatu ondoren haientzat komenigarriena zer den erabakitzen du, eta hori hartu behar da kontuan.

Podría decidir un acogimiento familiar o residencial, pero debe ser una medida de carácter temporal. Las medidas permanentes no son aconsejables, porque se debe intentar la reunificación familiar en caso de que haya supervivientes tras la guerra.

Familia-harrera edo egoitza-harrera erabaki dezake, baina aldi baterako neurria izan behar du horrek. Neurri iraunkorrak ez dira komenigarriak, familia berriz elkartzeko ahalegina egin behar baita gerraren ondoren bizirik geratu diren senideak badaude. Bi kasuetan, giro hurbila eta laguntza bermatu behar da, gatazka armatuek eraginpean hartutako haurren premia espezifikoak bete ahal izan daitezen. Garrantzitsua da, gainera, Espainiako komunitate ukrainarrarekin harremanetan egotea.

Ukrainatik iritsitako familiak hartzeko prozesua Nazioarteko Babes eta Arreta Humanitarioko Programen Zuzendaritza Nagusiak arautu eta zuzendutako prozedurari jarraikiz egingo da, autonomia-erkidegoekin, tokiko agintariekin eta gizarte-erakunde espezializatuekin lankidetzan.

Azken horiek eman ohi dute laguntzeko premiei eta aukerei buruzko informazioa beren komunikazio-kanaletan, eta haietara jo dezakete Ukrainatik iritsitako familiei elkartasuna eta laguntza eskaini nahi dieten pertsonek eta taldeek.

Inklusio Ministerioak Ukrainako gerrak eraginpean hartutako pertsonei laguntzeko moduari buruzko informazioa biltzen duen webgune  bat gaitu du. Autonomia-erkidego batzuek ere argitaratu dute laguntzeko moduei buruzko informazioa.

Ukrainako familia asko iristen badira, oso garrantzitsua da kontuan hartzea gerrari eta pertsona maiteen agurrari lotutako traumez gain deserrotze-sentimenduak eta harrera-gizartean txertatzeko beharrak izango dituztela.

Ukrainako haurrek ingurune, hizkuntza, ohitura eta kultura berrietara egokitu beharko dute egun edo aste gutxi batzuetan. Horregatik, oso garrantzitsua izango da auzoetan eta eskoletan harrera-jarrera bat agertzea eta udalek edo ikastetxeek egiten dituzten laguntza-eskaerei adi egotea, funtsezko zeregina betetzen baitute harrera antolatzeko eta oinarrizko zerbitzuak emateko garaian.

Bertan ditugun taldeek une honetan eskuragarri duten informazioaren arabera, Ukrainatik ihes egiten ari diren errefuxiatuen erdiak adingabeak dira, eta gehienak helduekin ari dira bidaia egiten. Haur asko amarekin doaz, baina batzuk erreferentziazko beste heldu batzuekin daude (osaba-izebekin, lagunekin eta abar), gurasoek herrialdean geratzea erabaki dutelako. Baliteke bakarrik doazen bidaiderik gabeko haurrak egotea.

Desplazamendu masibo horietan, esponentzialki egiten du gora indarkeria, salerosketa, esplotazioa eta abusua jasateko arriskuak. Hori dela eta, funtsezkoa da bideko etapa guztietan haurrak babesteko mekanismoak indartzea. Baita Espainian ere. Garrantzitsua da, halaber, haurrek arreta psikosoziala (bizi izandako egoera traumatikoak direla eta) eta hizkuntza-, hezkuntza- eta gizarte-txertaketa egoki baterako laguntza jasotzea.

Ukrainatik iritsitako pertsona guztiek dute asiloa eskatzeko eskubidea, baina Europar Batasuna akordio batera iritsi da Ukrainatik etorritako herritarrei automatikoki aldi baterako babesa emateko. Horren arabera, baimena emango zaie Europar Batasunaren barruan askatasun osoz bidaiatzeko, edozein herrialde kidetan finkatzeko, enplegua bilatzeko eta laguntza medikoa, gizarte-babesa eta hezkuntza jasotzeko. Akordio hori urtebetean egongo da indarrean, eta epe hori hiru urtera luzatu ahal izango da.

Baliabide ekonomiko nahikorik ez badute, eskubidea izango dute Inklusio, Gizarte Segurantza eta Migrazio Ministerioak kudeatzen duen Errefuxiatuen Harrera Sisteman hilabete kopuru jakin batean laguntza jasotzeko.

Hala ere, Ukrainatik iristen diren familietako asko beren familia-sareek har litzakete haien bizilekuan.

Espainia dagoeneko urratsak egiten ari da araudi hori ezartzeko eta espedienteen kudeaketan atzerapen handiegia saihesteko. 

Erronka garrantzitsu bat izango da oinarrizko eskubideak (hala nola eskolara joatea, osasun-txartela lortzea eta gizarte-babesa lortzea) baliatzeko oztopoen sorrera saihestea. Hori dela eta, funtsezkoa izango da, halaber, familiek beharrezkoak diren izapideak egin ahal izateko informazioa eta babesa dutela bermatzea.

Azkenik, kontuan hartu behar da haur ukrainarrak bakarrik iristen badira autonomia-erkidegoetako babes-erakunde publikoak arduratuko direla laguntza emateaz, abegi-familietan edo egoitza-zentroetan. Arreta berezia jarri beharko zaie kalteberatasun bereziko egoeran dauden haurrei. Izan ere, egoera traumatikoak bizi izan dituzte, beren ohiko testuingurutik kanpo daude eta ez dute erreferenterik, eta horrek areagotu egiten du abusua edo esplotazioa jasateko arriskua.

Espainian, haurrak babesteko sistemak hainbat gabezia ditu, eta erronka ugari ditu aurrean. Ukrainako haurrei ahalik eta arreta eta babesik onena emateko, beharrezkoa izango da giza baliabideak eta baliabide materialak eta haur errefuxiatuei laguntzeko trebakuntza eta prestakuntza espezifikoa indartzea.

Edozein hondamendik edo gatazkak eragindako sufrimenduaren eta suntsipenaren irudiek biktimek jasaten duten laztura fisiko eta psikologikoa agertzen digute. Irudi horiek eragin handia dute gizartean, eta bereziki gogorrak dira haurrentzat.

Hona hemen haurrei gatazkak edo hondamendi humanitarioak ulertzen eta barneratzen lagundu diezaieketen gako batzuk:

1. Bilatu denbora eta lekua sentitzen ari zarena adierazteko

  • Gurasoek gatazkaren edo hondamendiaren inguruan dituzten sentimenduak adierazten utz diezaiekete seme-alabei, eta kezkatuta edo triste sentitzea normala dela esango diete. Maite dituztela eta noizbait gauza txarren bat gertatuz gero babestu egingo dituztela ziurtatu behar diete.
  • Beharrezkoa da haientzat egotea eta denbora eta arreta gehigarria eskaintzea ondorengo egunetan, gatazkaz edo hondamendiaz hitz egiteko ez ezik, beste elkarrizketa mota batzuetarako edo, besterik gabe, denbora pasatzeko ere bai.

2. Denok ez dugu berdin erantzuten, gauza bera sentitzen badugu ere

  • Haurren adinak eragin handia du horrelako egoerak jasotzeko eta haien aurrean erantzuteko moduan. Adibidez, lau urteko haurrak gurasoen ohean lo egin nahiko du, zortzi urterekin ikastetxera ez joaten saiatuko da (gaizki sentitzen dela esanez, beharbada), eta nerabezaroan ohi baino gehiago arituko da gurasoekin eztabaidan.
  • Gatazka edo hondamendia jokoen bidez islatzea haur txikienek kontrol-zentzua garatzeko eta traumatikoa izan daitekeen gertaera baten inguruko antsietatea txikiagotzeko modu egokia izan daiteke, helduek beste batzuekin hitz egiten dutenean eta beren esperientzia kontatzen dietenean bezala.

3. Albiste batzuk ez dira egokiak haurrentzat

  • Gurasoek kontu handia izan behar dute seme-alabekin komunikabideetan hondamendi naturalei edo gatazkei buruzko albisteak ematen direnean. Albiste zirraragarriak entzuteak edo ikusteak trauma gehigarria eragin dezake, eta/edo indarkeria-gaiekiko eta haien ondorioekiko sentsibilitatea galtzea.
  • Garrantzitsua da, halaber, haurrei horrelako gertaera bati buruz jasotzen dituzten albisteak prozesatzen laguntzea. Helduok beren beldurrak adierazten lagundu behar diegu haurrei, eta, ondoren, horrelako gertaerak jasaten dituzten pertsona gehienak bizirik irteten direla gogoraraziko diegu. Halaber, une horretan seguru daudela azpimarratu behar diegu.

4. Gatazka edo hondamendia oso hurbilekoa bada: babes berezia

  • Gatazka edo hondamendia hurbilekoa denean edo familia bat zuzenean eraginpean hartzen duenean, erreakzioek luzaroan iraun dezakete gatazka amaitu ondoren. Haur edo nerabeari berehala aholkularitza psikologikoa emateak ondorio negatiboak murriztu ditzake epe luzera.

Gure ikastetxeetan, jatorri errusiar edo ukrainarreko haurrak ditugu. Kultura eta tradizio berak dituzte, baita hitz asko ere, "Bake" hitza tartean. Nazioarteko geopolitikak aurrez aurre jarri ditu, baina egoera horrek ez du zertan iritsi ikasgeletara eta auzoetara.

Ondoren, gai hori hezkuntzan, eskola-giroko eta osasun mentaleko ikuspegi batetik lantzeko ideia batzuk proposatuko ditugu:

  • Zaindu osasun mentala
  • Datu gutxiago eta enpatia eta elkar ulertze handiagoa
  • Landu gaia bizkor
  • Landu gaia zuhurtziaz
  • Landu gaia gardentasunez
  • Kontrolatu esamesak eta bullyinga

Informazio gehiago:

Ukraina hamalaugarren nazionalitatea da Espainiako atzerritarren kopuruari dagokionez. 

Funtsezkoa da haur ukrainar guztien ongizatea bermatzea eta diskriminazio-egoera oro geldiaraztea. 

Ez dugu ahaztu behar haur errefuxiatuak harrera-herrialdera iristen direnean zailtasunak izaten dituztela, herrialde berri batean txertatu, bertako hizkuntza ikasi eta, zenbaitetan, diskriminazioari aurre egin behar baitiete. Gogoan izan behar dugu haur orok merezi dituela babesa, arreta, laguntza eta aurrera egiteko beharrezkoak diren zerbitzuak, eta arreta berezia eskaini behar zaiela haur kalteberei, eta, haien artean, haur errefuxiatu eta migratzaileei.

Mezu horiek gure ingurunean eta komunikazio-sareetan helaraz ditzakegu, diskriminazio-kasurik egon ez dadin. 

Tokiko gobernuek ere gauza asko egin ditzakete errefuxiatuen inklusio arrakastatsua bermatzeko. Adibidez:

  • Migratzaile eta errefuxiatuei zerbitzu publikoak behar bezala bermatzeko neurriak hartzea, kultura-, adin- eta genero-kontsiderazioak kontuan hartuta. Interpretazio-zerbitzuak eta haurren premietara egokitutako informazioa indartzea.
  • Haurrei zuzendutako udal-zerbitzuen, Inklusio, Segurantza eta Migrazio Ministerioaren, autonomia-erkidegoetako sailen (Hezkuntza, Osasuna eta Familia/Haurrak) eta gizarte-erakunde adituen arteko koordinazioa bermatzea, errefuxiatuak hartzeko baliabideetan haurrak babesteko inguruneak ziurtatu ahal izan daitezen. Halaber, premien identifikazio egokia bermatzea: laguntza juridikoa, laguntza psikosoziala, etxebizitza eta gizarte-babesa lortzeko aukera, laneratzea, eskolatzea, osasun-laguntza eta aisia, kirolak eta astialdia, funtsezkoak baitira trauma osteko estresa kudeatzeko.
  • Udalerrian diskriminazioari eta arrazakeriari aurre egiteko eta giza eskubideak babesteko gizarte-ekimenak sustatzea, kanpoko komunikazio-kanpainak eta barne-komunikaziorako eta funtzionarioen prestakuntzarako tresnak barnean hartuta.
  • Bizikidetzaguneak sortzea, kulturartekotasunaren ikuspegiarekin, bertan bake-kultura eta diskriminaziorik eza sustatzeko.

Informazio gehiago:

Ongizate psikosoziala gerra edo krisi humanitario batek eteten duenean, haurren eta nerabeen garapen psikologikoan eta sozialean eragina izan dezake.

Bakoitzak modu desberdinean erantzuten die egoera zailei, horietako batzuk erreakzio normalak dira hasieran, eta ez badute hilabete inguruko epean igortzen, orduan jo behar da profesional aditu batengana eta/edo Lehen Mailako Arretako Osasun Zentrora.

Senideak eta zaintzaileak krisi humanitarioko egoera berean daude, eta, beraz, ohikoa da hainbat erreakzio izatea. Kasu horietan, norbera zaintzea ez da berekoia; izan ere, arduratsua da. Besteei laguntzeko eraginkorra izaten jarraitzea esan nahi du.

Haurrei eta nerabeei seguru sentitzen eta kalte handiagoetatik babesten laguntzeko, hainbat gomendio eskaintzen dizkizugu adinaren arabera: www.unicef.es/infancia-refugiada

Emergencia Ucrania.

Millones de niños necesitan ayuda urgente. Dona ahora

Badakizu zure dohaintzen %80 ere berreskuratu ditzakezula? Informazio gehiago

Si prefieres, contacta con nosotros en el 900 907 500 de lunes a viernes de 9:00h a 21:00h y sábados de 11:00h a 17:00h | [email protected]

Donar por transferencia bancaria:
CaixaBank ES84 2100 5731 70 0200224381
BBVA ES65 0182 2370 41 0010033337
Donar por BIZUM: 04910