Universidad Europea de Madrid-ek eta UNICEFek, elkarrekin haurren eskubideak sustatuko dituzte

UNICEF Valentziar Erkidegokoak eta UEM Valentzian atxikitutako Zentroak lankidetza hitzarmena sinatu dute.

José Enrique Fernández del Río, Universidad Europea de Madrid – Valentziako atxikituriko Zentroko Zuzendari Nagusiak eta Bienvenida Guerrero Ramón-ek, UNICEF Valentziar Erkidegoko Batzordeko Presidenteak, 2012ko ekainaren 20an haurren eskubideen inguruan erakunde bien arteko lankidetza zehazten duen akordioa sinatu zuten.

Akordio honek, hezkuntza arloko unibertsitateko giza-talde desberdinei zuzenduriko jardueren garapena barneratzen du, UNICEFen esperientzia arlo zehatzekin harremana dutenak, hala nola haurren eskubideak, MIlurteko Helburuak edota nazioarteko lankidetza.

Hezkuntza arloan, haurren eskubideen sustatzea, ikasleei zuzenduriko prestakuntza ikastaroen bitartez zein beste hezkuntza arloko jarduera batzuen bitartez bideratuko da. Baina gai zehatz batzuen inguruan ere jardunaldiak antolatuko dira, ikasle zein irakasle eta profesionalei zuzendurikoak. 

Elkarren arteko lankidetza honen arloak ondokoak izango dira: haurrekin harremana duten gaien inguruko ikerketak unibertsitatean, unibertsitateko erkidegoaren mobilizaziorako ekimenen garapena ikasle, irakasle eta langileei zuzenduriko sentsibilizazio eta hedapenerako jarduera eta programen bitartez.

Azkenik, unibertsitateko erkidegoan boluntariotza sustatuko da, UNICEF Espainia-k antolaturiko jarduera eta proiektuentan, diru bilketa zein gizarte mobilizazioa bilatuz.

Akordio honi loturik dauden ekintzak indartzeko, jarraitzeko eta ebaluatzeko, UNICEF Espainia-k eta UEMeko Valentziako atxikituriko Zentroak Batzorde Mistoa sortuko dute; honen lana, txostenak gauzatzea eta erakunde bietako organo zuzentzaileei proposamenak bideratzea da.

Akordio hau, unibertsitateekin gauzatzen duen lanaren testuinguruan funtsezko aliantza da UNICEF Valentziar Erkidegoko Batzordearentzat; erakunde hauek oso estrategikoak dira haurren eskubideen sustapena eta defentsa lortu ahal izateko gure gizartean.

Bere aldetik, Universidad Europea de Madrid-ek Valentzian duen zentroaren bitartez, bere ikasketa programetan baloreetan oinarrituriko heziketarekin eta curriculum-aren jasangarritasunarekiko duen konpromiso sendoa mantentzen du, bere unibertsitateko erkidego osoari baloreetan oinarrituriko heziketa sendoa eta zeharkakoa eskaintzen diolarik.