UNICEFek Siria-ri haurren eskubideak errespetatzeko eskatu dio

UNICEFek Siria-ri haurren eskubideak errespetatzeko eskatu dio

Anthony Lake UNICEFeko Zuzendari Exekutiboaren adierazpena

“UNICEFek kezka larria erakutsi nahi du, Siria-n haurren aurkako eraso bortitzak gertatu diren baieztapenaren ildotik.

Bat egiten dugu Ikerketarako Nazioarteko Batzorde Independenteak aurkeztutako txostenak azaltzen duen kezka larriarekin eta Giza Eskubideen Batzordeak egindako Batzar Berezia egitea goresten dugu. Bertan, beste hainbat gairen artean, haurren eskubideen urraketa larriak jorratu ziren.

Giza Eskubideen Batzordearen ebazpenak islatzen du mundu osoko sumina, 2011ko martxotik hona Siria-ko estatu indarrek erail dituzten 300 haur baino gehiagorengatik. Ebazpenak, bestalde, gehiegikeria gaitzesgarriak gertatu direla baieztatzen du, espetxeetan haurrenganako gertatutako sexu-erasoak barne.

Haurren bizitzekiko erakutsitako axolagabetasuna ezin dugu alde batera utzi. UNICEFek Siria-ko Gobernuari haurren eskubideak errespetatzeko konpromisoa bete dezan eskatzen dio eta, zehazki, haurrak hautazko atxiloketa, tortura edo sexu-erasoengandik babesteko eskatzen dio".