Turkia: siriar jatorriko haur errefuxiatuek premiazko laguntza behar dute

Siria-n gertatzen zen indarkeriatik ihes eginez Turkia-n errefuxiatu ziren guraso talde batek, Antakya-ko kanpoaldean kokatzen den etxebizitza lasai batean beraien seme-alabentzako aldi baterako eskola bat inauguratu dute.

Lehen etxeko logela eta egongelak ziren espazioetan, orain haurren ahotsak entzuten dira, matematika, ingeles, turkiera eta ikasketa koranikoaren ikasgaiak errepikatzen ari direlako, eta lorategia jolastoki alaia bihurtu da.  

Eskola honetara datozen haur askorentzat,beraien herrialdean gertatzen ari den gatazkaren ondoriozberaien bizitzen normalkuntzarako lehen pausoakdira jarduera hauek. Hala ere, arteko ikasgaia ematen den egongelako paretetan dauden marrazkiek argi erakusten dute indarkeriak haurrengan izan duen eragin ikaragarria.

Sayed*-ek bere bizipenak kontatzen dizkigu

Sayed 16 urteko ikasle bat da eta duela hiru aste Siria-tik ihes egin zuen. Bere bizipenak kontatzen dizkigu: eskolako ikaskideekin batera protesta manifestazio batean parte hartzen zuen, bapatean su-armen tiro-segida jaso zutenean.

"Nire lagunetariko batek tiro bat jaso zuen bularrean", gogoratzen du Sayed-ek. "Nik galdetzen nion, Zelan zaude? Zer gertatzen zaizu? Baina berak ezin zuen hitz egin".

Haurrak zirenetik lagun minak zituen Sayed-en bi lagun larriki zaurituak izan ziren. Gazteak Estatuko ospitale batera eraman zituen baina bertan arreta ematea ukatu zieten. Azkenean, beraien gurasoek Siria-n funtzionatzen duten isilpeko kliniketariko batean onartuak izatea lortu zuten. Sayed-ek ez zituen bere lagunak berriro ikusi. Egun batzuk beranduako biak hil egin ziren.

Turkia-n errefuxiaturik dauden haurrek, iraganaren pisua pairatzeaz gain, Siria-n geratu diren lagun eta senitartekoei gertatu ahal zaienak sortzen duen antsietateari ere aurre egin behar diote. Sayed-en osaba bat adibidez, desagertu berri da. Gertatu denaren ondorioz nola sentitzen zen galdetu ziotenean, Sayed negarrez hasi zen.

premiazko laguntza behar da

Mustafa Shakir eskolako zuzendaria da eta eskolara doazen 196 haurretatik askok indarkeriaren eta galeren ondorioz sorturiko traumak gainditzeko arazoak dituztela azaltzen du.

"Arazoak ugariak dira", dio, "baina okerrena, haur horiek bizi duten egoera psikologikoa da, batez ere odola, hildakoak eta gatazkak ikusi dutenen artean. Haur hauek ezin dute arreta ikasketetan jarri". 

Eskolak liburuak, materialak, etab. erosteko diru-ekarpena jasotzen du baina zuzendariak laguntza gehiago behar duela azpimarratzen du.

Turkia-ko gobernuak ia iraunkorrak diren zenbait kanpamendu eraiki ditu Siria-ko mugaren inguruan ihes egiten duten eta bizirauteko baliabiderik ez duten pertsonentzat. Kanpamendu hauek jadanik 5.000 haur barne hartzen dituzte.

*Izena aldatu egin da bere nortasuna babesteko.