Starwood kateak hezkuntza proiektu bat babesten du Pakistan-en eta Errumania-n.

Bere Ezantzukizun Sozial Korporatiboaren programaren barne, Starwood Hotelen kateak UNICEF babesten du, nazioarteko bi ekimenen bidez. "Road to Awareness" ekimena, non langileak protagonistak diren, eta "Check Out for Children", jadanik 15 urtez gauzatzen dena eta konpaniaren bezeroentzako diseinatuta dagoena.

Starwood Hoteletako langileek Espainian ekimen desberdinak antolatu dituzte 2011. urtean. Txirrindulari amateur-en txapelketen bitartez (Kanaria Handiko Sheraton Hotelean), spinning (Bartzelonako W Hotelean) edota elkartasunezko azoketan (Donostiako Maria Cristina Hotelean), 50.000 euroko diru-ekarpena lortu dute UNICEFen proiektu desberdinak aurrera eraman ahal izateko.

Horrez gain, Check Out for Children ekimenari esker, munduko 300 Hotel desberdinetan antolatzen dena, Espainiako bezeroek 68.000 euro eman dituzte UNICEFen proiektu desberdinetarako.

Bi ekimenetan lortutako diruarekin UNICEFen hezkuntza programak aurrera eramago dira Pakistan-en eta Errumania-n.

hezkuntza, ezinbestekoa pobreziaren gurpil zoroa apurtu ahal izateko

Hezkuntzak, bizi-baldintzak hobetzen eta pobreziaren gurpil zoroa apurtzen laguntzan du, garapen bidean dauden herrialdeetako haurrek zuzenean sufritzen dutenak. UNICEFek 150 herrialdeetan burutzen duen lanean lehentasunetariko bat, hezkuntza haur guztientzako errealitatea bilakatzea da.

Pakistan-eko hegoaldean, Sindh-en, 2010. urteko uholeen ondorioz kaltetutako gunea da eta UNICEFek 8 eskola desberdineri materiala banatzen ari da, laguntza 1.600 haurrengana heltzen delarik. Horrez gain, 3 eta 5 urte bitarteko haurrentzako hezkuntzarako guneak antolatzen ari dira.

Errumania-n, pobreziaren eta diskriminazioaren ondorioz 400.000 haur ez dira eskolara joaten eta ijito etniako (erromaniak) haurren %95a ez dela Bigarren Hezkuntzara heltzen baieztatzen da. Erromani etnia bizi den gune pobreetan, 50 eskoletarako materiala bidaltzen ari dira, hala nola arbelak, ordenagailuak, etab.

Horretaz gain, Erromani-en tokiko erkidegoetan sentsibilizazio lana gauzatzen ari dira, batez ere haurrak eskolara eramatearen garrantziaren inguruan, honela gizarte bazterketa bezalako arazoei aurrea hartzeko.