SOMOS: GKEetako bazkideei omenaldia

Estatuko 25 GKEk, Asociación Española de Fundraising (AEFr) erakundearen barne daudenak, elkartasunaren kultura sustatzeko eta ohiko dohaintzen bitartez GKEen lana babesten duten estatuko 3 milioi hiritarri eskerrak emateko bat egin dute.

Kanpaina honetako elementu nabarmen bat SOMOS eguna da (ekainaren 8an); bertan, estatuko gizartea GKEekiko duen konpromisoa erakustera gonbidatuko dute eta solidarioa izateak benetan pena merezi duela argi erakutsiko dute.

AEFr-eko Presidentea den Carmen Gayo-k adierazi duen bezala, “GKEetako bazkideei omenaldia egiteko eguna izango da. Beraien lagun eta senitartekoei erakunde batekin lankidetzan diharduela kontatzera animatu nahi ditugu eta horrela haiek ere beraien kausa aukeratu eta lankidetzan has daitezela".

SOMOS kanpaina, irauteko asmoarekin sortu da, bere asmoa urtero GKEetako bazkideei eskerrak emateko eta omenaldia egiteko jarduera hau errepikatzea baita.

elkartasunaren teoria

Elsa Punset Camilo José Cela Unibertsitateko Laboratorio de Aprendizaje Social y Emocional erakundeko zuzendaria da eta giza elkartasunaren inguruko hipotesia egiaztatzeko, 10 galdera barneratzen dituen galdetegi batean oinarrituriko ikerketa egin du. Galdetegi hori, oso egun gutxitan estatuko40.000 pertsonek erantzun  dute.

Bertan, pertsonen zoriontasun gune hoberenakelkartasunarekin eta harreman afektiboekinzerikusia dutela egiaztatzen da.

enpresen, komunikabideen eta pertsonai publikoen laguntza

UNICEF Espainia-ren Enbaxadorea den Ana Duatoaktoreak, Antonio Carmona abeslariak etaAna Pastor eta Jon Sistiagakazetariek besteak beste, gaurko SOMOS kanpainarenaurkezpen prentsaurrekoan zera eskatu dute: hiritarrekSOMOS egunean, harrotasunez, elkartasunari eskaintzen dioten laguntza adierazi dezatela.

Egun horretan, arropa bat alderantziz jantzita eramatera animatu dituzte, horrela gauzak aldatzeko beharra adieraziko dutelako, munduari buelta emateko beharra hain zuzen ere.

Pertsonai hauez gain, Kanpainarekin bat egin duten beste pertsonai publiko ugari aurki ditzakegu: Anne Igartiburu, Edurne Pasaban, Paula Echevarría, Rosa Maria Calaf, Juan Echanove, Imanol Arias, David Bisbal, Paco León, Emilio Aragón eta Manuel Campo Vidal. Beste alde batetik, 29 enpresa eta erakundek, eta 23 hedabidek ere kanpaina babestuko dute.

Espainia, herrialde solidarioa

Espainia herrialde solidarioa da.Hondamendi handi baten irudien haurrean, duela urte biHaiti-n gertaturikoa adibidez, estatuko hiritarrek dena eman zuten eta aste gutxitan 50 milioi euro bildu ziren,Haiti-ra funts pribatuak bideratu dituzten hirugarren herrialdea bihurtu zelarik.

Baina hondamendi izugarri baten aurrean gizarteak erantzuteko duen modua ikaragarria bada ere, konpromiso iraunkorra sustatzea beharrezkoa da. Espainia, GKE batekin modu erregularrean lankidetzan aritzen diren 3 milioi bazkide inguru daude, biztanle helduen %8a inguru. Horiei, momentu zehatzen dohaintza bat ematen duten 4 milioi pertsona gehitu behar zaizkie. Haur da,  laguntza ekonomikoaren bitartez GKEekin lankidetzanpertsona helduen %18a aritzen da.

Espainian dohaintzak ematen dituzten biztanleen proportzioa, Europako beste herrialde batzuetako batezbestekoaren azpitik dago (%30ean). Adibidez Erresuma Batuan, biztanleen %58ak dohaintzak ematen ditu, Frantzian %49ak eta Italian %43ak.

GKEetako bazkideek, guztira urtean 540 milioi euro inguru ematen dituzte. Diru-ekarpen hauek,funts guztien %35a osotzen dute eta beraz, sektorearen finantzaketa iturri nagusia da. Lankidetza honek Espainia-n zein atzerrian kalteberenak diren biztanleentzat duten balioak gero eta garrantzi handiago du, batez ere egungo testuinguru ekonomikoa kontuan harturik.

“Jadanik dohaintzak ematen dituzten pertsonak nahiko leialak dira eta laguntzen duten kausarekiko konpromiso hadia adierazten dute”, dio Matthew Meacham-ek, Bain & Company Iberica-ko Bazkide-Zuzendariak. Arazoa, edo erronka, horren inguruan hitzik ez dutela egiten da. GKE bati egindako dohaintza, erabaki pertsonal gisa ulertzen da eta ez da beste inorekin komentatzen, ezta hurbilenekoekin ere.