Siria-k Milurteko Garapenerako Helburuak lortzeko aurrerapausoak eman ditu

Siria-k Milurteko Garapenerako Helburuak lortzeko aurrerapausoak eman ditu

Ekialde Ertainerako eta Hegoaldeko Afrikarako UNICEFeko Eskualdeko Zuzendaria den Shahida Azfar-ek Damaskora eta inguruetara egin zuen bidaian, Siriak 2015ean Milurteko Garapenerako Helburuak lortzeko aurrerapauso handiak eman dituela baieztatu zuen.  

Azfar-ek orain arte egindako lorpenak azpimarratu zituen, ikuspegia kalteberenei arreta handiagoa emateankokatzen baita; hori oso beharrezkoa da Siriako haur guztiei garapen zuzena bermatu ahal izateko.

1990 eta 2008 artean, Sirian haurren heriotza-tasa eta 5 urtetik beherako haurren heriotzak gutxitu ziren arren, desnutrizioa arazo larria da oraindik: bost urtetik beherako haurren laurdenak hazkuntzan atzerapenak pairatzen dituzte desnutrizioaren ondorioz.

Haurren Lagun diren Eskolak

Missing fitxategia.
Hezkuntza arloan, eskolako matrikulazio tasa oso altua da eta lehen hezkuntzako eskoletan % 95eraino heldu da. Hala ere, eskola uzten dutenen tasari aurre egitea ere beharrezkoa da, haurren % 5ak bosgarren maila amaitzerakoan eskola uzten baitu.

“Gurea, haurren lagun diren eskolak deituriko ikuspegia da”, azaltzen du Azfar-ek. Ikuspegi honi jarraiki, eskolek haurren interesak defendatuz inguru seguruan, osasuntsuan eta babeslean lan egiten dute,” azaltzen du.

Haurren Lagun diren Eskolak ereduak ikasketa hobea eta, epe luzean, herrialderako giza kapital hobea bermatzen du”, esan zuen Azfar-ek.

Haurren Lagun diren Guneak

2007tik, Sirian errefuxiatutako 20.000 haur irakiarrekHaurren Lagun diren Guneakproiektuaren laguntza jaso dute. Damaskotik hurbil dagoen Douman herrian, Arabiako eta Siriako Ilargi-erdi Gorriak eta UNICEFek administratutako 7 gune daude, Irak-eko errefuxiatutako haurrentzat eta hauen familientzat ingurune babeslea bermatzeko.

“Gurasoak Errefuxiatuentzako Nazio Batuen Goi-Komisarioarekin paper administratiboak egiten ari diren bitartean, guk beraien seme-alabei laguntzen diegu”, esan zuen zentroko boluntario batek. "Oso pozgarria da haurrak barre egiten ikustea".