Siria: indarkeriaren ondorioz lekualdaturiko pertsonek babesa bilatzen dute eskoletan

Damasko, Alepo eta Siria-ko beste hiri batzuetan, eskolek indarkeriatik ihes egiten duten barne lekualdaturiko pertsonak babesten dituzte. Hezkuntza Ministerioaren arabera, 307 eskolek lekualdaturiko pertsonak babesten dituzte, eskola txikiek 50 pertsona jasotzen dituztelarik eta handiek 400 pertsona baino gehiago.

Uztailean zehar, eskualde askotara heltzeko sarbide mugatua egon eta segurtasun baldintzak okerrera egin duten arren, UNICEF eta bere lankideak beraien lana areagotzeko gai izan ziren, 94.000 pertsonari arreta eskaintzera heldu arte, horietatik gehiengoa (%90a inguru) haurrak eta nerabeak izan direlarik. UNICEFek lehen sorospenerako kit-ak, jolaserako kit-ak, higiene arloko kit-ak, berogailuak, koltxoiak, mantak eta haurrentzako elikagaiak hornitu ditu.

11 urteko Amal: “inoiz ez nuen pentsatu eskolan lo egingo genuenik”

11 urte dituen Amal Masaken Barzeh-eko eskola batean babestu zenean, arraro sentitu zen. "Inoiz ez nuen pentsatu eskolan lo egingo genuenik", dio, bere familiarekin batera eskolako patioan lo egin behar izan zuen lehen gaua kontatzen duen bitartean, geletan ez baitzegoen beraientzako lekurik.

2011. urteko abuztuan, ezegonkortasun politkoaren ondorioz Amal-en aita hil egin zen eta bere 16 urteko nebak eskola utzi behar izan zuen. "Nire aita eraila izan ondoren, eskola utzi behar izan nuen eta nire amari lagundu behar izan nion", esan zuen Ahmad-ek.

“Hilero alokairua ordaintzea izan da gogorrena", dio Oum Ahmad bere amak. "Gure etxea utzi dugu eta orain eskolan bizi gara, inolako pribatutasunik gabe". Familia txikiek beste familiekin partekatu behar dituzte ikasgelak.

Aita arotza zen, baina ez zuen semeari lanbidea irakasterik nahi. "Nire senarrak Ahmad-ek ikasten jarrai zezala nahi zuen eta ingeniaria bihur zedila", adierazi zuen Oum Ahmad-ek.

Duela egun batzuk beraien etxea utzi eta eskolan babestu ziren arte, Ahmad-ek lan egiten jarri behar izan zuen, jadanik itxia dagoen jatetxe batean banatzaile gisa.

UNICEF tokiko aliatuak eta erkidegoko boluntarioak prestatzen egon da, lekualdaturiko haurrentzako jolaserako jarduerak eta laguntza psikologikoa eskaintzeko gai izan daitezen. "2012ko uztailera arte, UNICEFek jolaserako laguntza eta laguntza psikosoziala eskaini die 26.000 haurri Damasko-n, Landako Damasko-n, Aleppo-n, Daraa-n eta Lattakia-n", adierazi zuen UNICEFek Sirian duen Alboko Ordezkaria den Eric Durpaire-k.

eskola hau nirea bezalakoa da

7 urte dituen Isam ere eskola batean babesten da, bere familiako beste zazpi kiderekin batera. Issam-ek bere eskolarekin antzekotasun ugari ikusten ditu. "Berandu iritsi ginen eta ilun zegoen", dio. "Hurrengo egunean goiz jaiki nintzen eta eskolan barrena ibili nintzen", dio irribarre batekin. 

“Eskolan babestu ginen familia bakarra ginela pentsatu nuen. Orain konturatu naiz beste pertsona askok gure zoria eta baldintza zailak partekatzen dituztela".

Uztailaren hasieran, ACNURek zera estimatzen zuen: Siria-n milioi bat pertsonak beraien etxeak bertan behera utzi behar izan dituztela desegonkortasun politikoa hasi zenetik. Orain kopuru hori altuagoa da: Gurutz Gorriaren eta Arabiar Ilargi Erdi Gorriaren Nazioarteko Batzordeak, azken astean 200.000 pertsonak Aleppo eta inguruetatik ihes egin dutelaestimatzen du.