‘Regala un día’, Pau Gasol-en ipuina

UNICEFek eta bere Enbaxadorea den Pau Gasol-ek, Regala un día ipuin interaktiboa ateratzen dute gaur; ipuina Pau-k hiru hizkuntzatan kontatzen du (gaztelaniaz, katalanez eta ingelesez) eta helburua haurren eskubideak hedatzea eta  El Proyecto de Pau ekimenaren bitartez UNICEFen programetara bideratuko den diru-bilketa gauzatzea da. LA Lakers taldeko jokalariak zera esan du: "Ipuin honen gaia, haurrei bizitzako oztopo handienak gainditzen laguntzeak duen garrantzia da, hori baita UNICEFek egunero mundu osoan egiten duen lana. Guztion artean, beraien biziraupenerako eta garapenerako gure laguntza behar duten haur askoren bizitzak alda ditzakegu".

Carmen Gil-ek idatzia eta Emilio Villalba-ren marrazkiekin,Regala un día ipuinaren protagonistak David eta Kolobo dira, osos errealitate desberdinak bizi dituzten bi haur. Istorio honetan, elkartasuna eta munduko haur guztientzako mundu bidezkoago baten eraikuntza bezalako baloreak azpimarratzen dira. David eta Kolobo-ren istorioa iPhone, iPad eta Android tabletetarako zein mugikorrentzako eskuragarri dago jadanik.

Sariak jaso dituen estatuko PlayTales enpresak garatu du ekimen honen hasierako ideia, egileen lankidetza lortuz eta proiektua abian jartzeko UNICEFen eskura bere gaitasun teknologiko zein kanalak jarriz.

Formatu dinamiko eta erakargarri batekin, ipuinak haur askok bizi duten egoera zaila erakusten digu, eta egoera hori aldatzen laguntzea zein erraza izan daitekeen ere erakusten digu. Pau Gasol-ek Regala un día ipuina gaztelaniaz, ingelesez eta katalanez grabatu du eta edozein bertsioPlayTales (haurrentzako liburu interaktiboen liburutegia) eta iTunes aplikazioaren bitartez zein Android dendaren  deskargatu daiteke 1,59 euro trukean ordainduta. Deskargei esker lortuko den dirua, UNICEFek haurren biziraupenerako garatzen dituen programetara bideratuko da.

Ipuiaren aurkezpena, Pau Gasol-ek UNICEFekin gauzatzen dituen bi ekimenei loturik dago: Egun 1 dohaintzan eman kanpaina etaEl Proyecto de Pau. UNICEF Espainia-ko Enbaxadorea den Ana Duato-rekin batera, Pau Gasol Egun 1 dohaintzan emankanpainaren irudia da. Kanpaina honek haurren desnutrizioaren aurkako borrokarako 850.000 egun dohaintzan jaso ditu. Kanpainaren kontzeptuari jarraiki, Regala un día ipuinak ere haur baten bizitza aldarazi dezakeen egun bat dohaintzan emateko gonbitea luzatzen du.

Ipuina ondoko esteketan deskarga dezakezu:

Gaztelaniaz:

Katalanez:

Ingelesez:

 

‘El Proyecto de Pau

2003. urtean UNICEF Espainiako Enbaxadore izendatu zutenetik, Pau Gasol-ek haurrekiko duen konpromisoa handiagotuz joan da. Zenbait urtetan sentsibilizaziorako eta diru-bilketarako kanpainetan lankidetzan aritu ondoren, 2010. urtean Etiopian hasi zen proiektu batekin pertsonalki inplikatzea erabaki zuen eta konpromiso hori laSexta telebista kateak ekoizturiko El Proyecto de Pau dokumentalean argi geratu da.

[]

El Proyecto de Pau, UNICEFen, Nelson Mandela Fundazioaren eta Hamburg-oko SozietatearenSchools for Africa ekimenari laguntzeko sortu zen;  Afrikan milioika haur eskolatzea zen honen helburua, baina ezagutza akademikoez gain ohitura osasuntsuak irakasten dituzten, haurren osasuna zaintzen duten eta erkidego osoari ura eskuragarri jartzen dieten guneak bihurtzen diren eskolak oinarri gisa hartzen ditu.

 El Proyecto de Pau ekimenaren bitartez,12.000 haur eskolara joan daitezke Etiopia-n, eskolak eraiki eta konpondu direlako, hamarka ikasle eta zaintzaile hezi dituztelako, geletarako eta haurrentzako ekipamendua eta materiala eman delako, ur eta saneamendu instalazioak eraiki direlako … Pertsonen eta herrialdeen garapenerako funtsezko elementua den hezkuntzarako eskubideaz gain, Pau Gasol-ek UNICEFekin burutzen duen lana haurren biziraupenarekin lotura duten ekimenetara bideratu nahi izan du. Horrela, El Proyecto de Pau ekimenak orain arte Etiopian desnutrizioaren prebentziorako eta tratamendurako programei eta Afrikako Adarreko elikadura larrialdiari babesa eman die (azken honetan Lituania-n ospatu zen Eurobasket-en erronka propioa izanez). 

Ekimen hauei, hiru hizkuntzatan egin den Regala un Díaipuinaren argitalpena gehitzen zaie. Honen helburua, UNICEFek haurren biziraupenerako gauzatzen dituen programak babestea da eta beste alde batetik, haurrek, eskubide berdinak dituztela ezagutu dezatela, guztiek, beti eta edozein tokitan.