Poliomielitisarekin bukatzeko deia

"Poliomielitisa errotik kentzeko aurrerapenen jarraipena egiten duten Ikuskapen Batzorde Independenteak aurkikuntza garrantzitsu baten berri eman du: sei herrialdetako 2'7 milioi haurrek ez dute polioaren aurkako txerto bakar bat ere jaso. Haur horiengana heltzeko ahaleginak indartzeko arretarako deia da hau", esan zuen UNICEFen Zuzendari Exekutiboa den Anthony Lake-k.

"Milioika haur horiek ez dute inoiz polioaren aurkako txertorik jaso baina horietako askok ez dute inoiz jaso ohiko immunizazioaren onurarik jaso. Txostenak guztioi deia luzatzen digu: haur horiek aurketzen eta txertatzen lagun dezagula eta haur horiek aurkitzen ditugunean, gaixotasun izugarri honekin bukatzeko aurrerapausua bihur dadila". "Horietako haur asko gatazkan dauden gune ezegonkorretan bizi dira, hala nola Kongoko Errepublika Demokratikoko ekialdeko zenbait gunetan, Borno-n, Nigeriako iparraldean, Pakistan-eko iparekialdeko eskualdean; horregatik espazio hunitarioak beti babesturik egon behar du eta seguruak izan behar du, poliomielitisaren aurkako kanpainetako benetako herioiek (boluntarioek, txertatzaileek eta gizarte mobilizatzaileek) haur horiengana heltzeko sarbidea izan dezaten. Hau poliomielitisaren aurkako borrokaren kanpaina global baten kasuan bereziki garrantzitsua da". "Poliomielitisaren aurkako kanpaina benetan arriskuan dago baliabide ezaren ondorioz. Baina garaipenetik hurbil gaude. Poliomielitisa errotik kentzeko borrokan arrakasta izan dezakegu baina huts eginez gero, kondenatuak izango gara". "UNICEFek, bere aliatuekin batera, txostenean egindako gomendioak abian jartzeko konpromisoa hartu du, hala nola poliomielitisaren aurkako txertaketa kanpainak osasun publikoak higiene eta nutrizio egokiaren inguruan gauzatzen dituen kanpaina integraletan erabiltzea, gizarte mobilizaziorako jardueren erabilera hedatzea erkidegoek osasun arloko kanpainak barnera ditzaten eta urrutien bizi diren haurrengana heltzeko modu berritzaileak bilatzea".