Pepe Reina futbolariak "La gota de Cucho" ipuinari ahotsa jarri dio

UNICEF Espainia-k eta Pepe Reina futbolariak, gaur La gota de Cucho ipui interaktiboa aurkeztu dute; ipuiaren helburua, haurrak ur edangarriaren garrantziaren eta milioika pertsonek ura lortzeko bizi dituzten zailtasunen inguruan kontzientziatzea da. Ipuia jokalariak berak kontatu du gazteleraz eta ingelesez, eta grafikoak, musika, soinuak eta zenbait ustekabe interaktibo ere barneratzen ditu.