“Oaxaca-ko haurrak ezagutzea, proiektuarentzako ilusio eta energia bultzada handia izan zen”

Hitz hauek, Voluntarios Santander Comprometidos Programaren arduraduna den Paloma Castillo-k esan zituen, abenduan Mexikoko estatu honetara egin zen bidaian parte hartu zuenean. Bidai honen asmoa, UNICEFek hezkuntza arloan Oaxaca-n garatzen duen proiektua ezagutzea izan da, Espainiako Grupo Santander-ek bultzatzen duena. 

Proiektu honen helburua, indigenen kulturarteko hezkuntzaren kalitatea hobetzea (gazteleraz eta tokiko hezkuntzetan) eta haurrak eskolatzeada, beraientzat ingurugiro babeslea sortuz. Proiektu honen onuradunak, Oaxaca-ko 4 herritan dauden 294 eskoletan ikasten duten 15.577 haur dira. Gainera, UNICEFek irakasleei, zuzendariei, hezkuntza arloko langileei eta Gobernuko funtzionariei laguntza eskaintzen die.

Proiektua UNICEFek Mexiko-n garatzen duen hezkuntza programaren barnean dago. Honen helburua, herrialdeko haur kalteberenentzako kalitatezko hezkuntzarako sarbide unibertsala bermatzea da.

“Bidai honi esker, Voluntarios Santander Comprometidos programaren bitartez lorturiko diru-ekarpenarekin UNICEFek burutzen duen lan serioa, eraginkorra eta koordinatua aurrez aurre ezagutu ahal izan dugu. Niretzat, esperientzia oso aberasgarria izan da", adierazi zuen Paloma-k.

Santander-eko langileek, UNICEFeko langileekin batera,erkidego desberdinak bisitatu zituzten eta bertan,eskola indigenetako ikasle eta irakasleekin hitz egiteko aukera izan zuten; eskoletako asanbladetan parte hartzeko aukera ere izan zuten, bertan ikasleek beraien eskubideen inguruko eta etorkizun hobea lortzeko hezkuntza jasotzeak duen garrantziaren inguruko hausnarketa egiten dute.

langileek, haurrekiko konpromisoa dute

Voluntarios Santander Comprometidos programaren bitartez, proiektu honentzako UNICEFen aldeko 3 lasterketa antolatu ziren Madril-en, Valentzian eta Santander-en. Honetaz gain, eta Santander eres tú deituriko astean zehar, langileek Oaxaca-ko hezkuntza proiektuaren aldeko ekimen desberdinak antolatu zituzten, hala nola kamiseten salmenta, kirol txapelketak, etab. Zuzendariek, barne prestakuntza orduei dagozkien ordainsariei uko egin diete, hezkuntza proiketu honen alde.