Niger: “Egoera larria da: ez dugu ezer eta seme-alabak elikatu behar ditugu”

2 urte dituen Hadiza pisu asko galtzen ari zen. Amina bere ama arduratuta zegoen eta bere herrixkako osasun zentrora eraman zuen. Bertan, bere alabak desnutrizio akutu larria zuela esan zioten. Egun horretatik, espezializaturiko zentro batek du bere ardura eta pisua berreskuratzen ari da... bere historia kontatzen dizuegu.

Amina eta bere alaba, Niger hegoaldean kokatzen den Tibiri-ko osasun zentrora heldu ziren lau orduz 40 gradutara oinez ibili ondoren. Egun horretatik aurrera, osagile taldea beretaz arduratu da eta orain sarritan etortzen da pisuaren eta osasun egoera orokorraren kontrola egitera eta hurrengoko bisitara arte behar duen tratamendu osoa jasotzera.

Tratamendu honek erabiltzeko prest dagoen elikadura terapeutikoa barneratzen du eta Hadiza-k egunero hartu behar du. Bere amak dio alabaren osasuna asko hobetu dela baina arriskuan dauden beste bost seme-alaba dituela dio. Alabetariko batek desnutrizioa pairatzen du ere eta Amina-k osasun zentrora eraman du ahal bezain pronto.

“Ezin dugu aurtengo urtea iazkoarekin alderatu; iaz jateko nahikoa geneukan. Aurten berriz, herrietara zoazenean zerbait gaziki dagoela ikus dezakezu. Eurite sasoia txarra izan zen,ez genuen uzta onik izan eta geneuzkan animali urriak ere saldu egin ditugu. Dena jan dugu. Ez dugu ezer. Eta elikatu beharreko seme-alabak ditugu; beraz, egoera larria da".

familiEK DIRUA BEHAR DUTE ELIKAGAIAK EROSTEKO

Osasun zentroan, alabarentzako tratamenduaz gain,adituek Aminari elikadura eta higienearen inguruko aholkuak eman zizkioten, Hadiza berriro ere gaixotu ez dadin eta bere beste seme-alabak babesteko asmoz. Amek haurrei adinaren eta beharren araberako elikadura egokia ematen jakin dezatela garrantzitsua da; jan aurretik eta komunera joan ondoren eskuak garbitzea garrantzitsua dela eta edangarria ez den urarekin kontuz ibili behar dutela jakitea garrantzitsua da. Hau funtsezkoa da, baina ez ditu Aminaren arazo guztiak konpontzen.

“Heldu ginenean, elikaduraren inguruko aholkuak eman zizkiguten. Esan zidatena oso ondo ulertu eta ikasi nuen, baina etxera bueltatzean, ez neukan erosteko dirurik, ez neukan janaririk, ...Behar dudana dirua da erosketa egiteko, ez dut dirurik, beraz ezin dut ezer egin", dio Amina-k.

Hori dela eta, 5 urtetik beherako haurrek jasotzen duten arreta zuzenaz gain, UNICEFek eta bere aliatuek familiei janaria erosi ahal izateko laguntzeko asmoz laguntza finantzariorako ekimenak abian jarri dituzte. UNICEFek, gobernuarekin batera, epe luzerako garapenerako eta prebentziorako jarduerak abian jarri zituen, elikadura krisiariaurre egiteko erkidegoen ahalmena sendotzeko asmoz.