Mauritania-ra bidean

Diana Valcárcel-ek idatzia, UNICEF Espainia-ko Komunikazio Proiektuen Koordinatzailea

Bihar arratsaldean Mauritania-rako hegazkina hartuko dugu. Bidai bat hasi aurretik gauza praktiko ugari prestatu behar dira baina batez ere, burua eta bost zentzumenak argi eduki behar dira bertan ezagutuko dugun errealitatea eta pertsonak geureganatzeko.

Sahel-eko beste 8 herrialdeekin batera, elikadura krisi larria pairatzen duen herrialde batera helduko gara; egoera horri gainera, Mali-tik ihes datozen 64.000 errefuxiatuen etorrera gehitu behar zaio.Herrialdean krisi honen eragina pairatzen duten 700.000 pertsona daude eta 35.000 haurren desnutrizio akutu globala pairatzen dute. Kopuru hauek ikaratu egiten gaituzte.

Bidai honetan Gonzalo Fanjul izango dut lagun; bera, pobrezia eta nazioarteko lankidetza arloko ikerlaria eta aholkularia da. Gure helburua, nutrizio arloan sektore-aniztun esparrua eta REACH (haurren gosearekin eta desnutrizioarekin bukatzeko ekimena, bere ingelesezko sigletan) ikuspuntua erabiliz gauzatzen diren esku-hartzeen emaitzak ezagutzea da.

Eta helburu orokor honen barnean, osasun-langileen nutrizio arloko prestaketaren sendotzea eta osagileek arlo honen inguruko ezagutzen hobetzea erakutsiko digute. Bidai honetan, UNICEF Mauritania-ko nutrizio aditua den Inés Lezama-k lagunduko digu. Lehengo egunean, nutrizioa Medikuntza fakultatean eta osasun arloko ikasketa-zentroetan ikasgai berria izateak,herrialdean desnutrizioaren aurka borrokatzekooinarri sendoak finkatzen dituela adierazi zigun.

Bertatik, Gonzalo-k eta nik gure begiekin ikusten ditugun emaitza zehatzak kontatuko dizkizuegu. Benetako pribilegioa izango da hori guztia ikusi eta zuei transmititu ahal izatea, baitahaurren bizitza hobetzearen alde UNICEFek eta bere aliatuek gauzatzen duten lan eraldatzailea berriro ikusi ahal izatea.