Lubanga-ren zigorra: gatazketan haurrak babesteak irabazi du

Nazioarteko Gorte Penalak Kongo-ko Errepublika Demokratikoan (KED) bere mugimendu armaturako haurrak errekrutatzeagatik buruturiko gerrako krimenen ondorioz Thomas Lubanga-ri jarritako zigorra txalotzen du UNICEFek.

Gaur hartu den erabaki historikoari esker, gerran haurrak arma gisa erabili izanagatik nazioarteko justiziari aurre egin behar dion lehen buruzagi militarrada da Lubanga. "Gatazketan haurrak babestu ahal izateko funtsezko garaipena da hau", adieraz zuen UNICEFen Zuzendari Exekutiboa den Anthony Lake-k. "Nazioarteko Gorte Penalak Thomas Lubangari jarri dion zigorrak mezu argia bidali nahi die haurrak esklabo bihurtzen dituzten eta tratu txarra ematen dieten talde armatu guztiei: zigorgabetasuna ez da zilegi izango".

Thomas Lubanga Dyilo, Kongo-ko Abertzaleen Batasuna-ren presidente ohia, 15 urtetik beherako haurrak errekrutatu eta armadan sartu izateaz eta Kongo-ko Errepublika Demokratikoan 2002 eta 2003 urtean gertaturiko gatazkan parte hartzaile aktibo gisa erabiltzeaz erruduntzat jo zuten. Milaka haur, batzuk soilik zazpi urtekoak zirelarik, errekrutatuak izan ziren eta soldadu, zamaketari, sukaldari eta sexu-esklabo gisa erabiliak izan ziren, gatazkan parte hartu zuten alderdi guztien eskutik.

Haurrak gatazketan erabiltzea eta errekrutatzea gerrako krimena dela azpimarratzen du UNICEFek. Sarritan haur kalteberenak izaten dira esplotazioa pairatzen dutenak (umezurtzak eta indarkeriaren ondorioz beraien familietatik zein erkidegoetatik banatuak izan diren haurrak). UNICEFek sarritan eskatu du delitu hau betetzen duten pertsonak auzipetu behar direla.

"Talde armatuek burutzen duten haurren esplotazioak, haurren eskubideen urraketa gainditzen du: haurtzaroa lapurtzen die", adierazi zuen Lake-k. "NGPeko Luis Moreno-Ocampo Fiskalak bere auziperatze arrakastatsuan, indar edo talde armatuek errekrutaturiko eta erabilitako haurren egoera azpimarratu izanak adorea ematen dio UNICEFi". 

haurrak gatazka armatuetan

Mundu osoan gutxienez gertatzen ari diren15 gatazka armatuetan, hamarka milaka haur urraketa larri hauen biktimak izanten jarraitzen dute. UNICEFek haur horiek askatzeko eta birgaitzen laguntzeko burutzen duen lanean jarritako ahaleginak mantenduko ditu.

UNICEF zenbait herrialdetan lan gogorra egiten dihardu, besteak beste Kongo-ko Errepublika Demokratikoan, gatazketan harrapatuta egon diren haurrei laguntzeko asmoz; horretarako hezkuntza eta erkidegoen jabekuntza teknikorako programak abian jartzen ditu, batez ere emakume eta neskatilei laguntzeko helburuarekin.

2005. urtetik, KEDn gutxienez 35.000 haur askatuak izan dira edo indar zein talde armatuetatik ihes egin dute eta UNICEFen zein bere aliatuen babesa jaso dute, beraien erkidego eta familietan bergizarteratzea lortzeko asmoz.