Laura Gallego-k ‘Mago por casualidad’ bere liburu berriaren eskubideak UNICEFi dohaintzan eman dizkio

Mago por casualidad, Bruño-k argitaratu duen Laura Gallego idazlearen lan berriak, fantasiaren munduan duen ibilbidea luzean elkartasunezko elementu bat barneratzen du: idazleak, egile-eskubideak UNICEFen programetarako dohaintzan ematea erabaki du

Lorturiko den diru-ekarpenak, milioika haurren bizi-baldintzak hobetzeko lagunduko du, gertatzen diren tokian beharrik larrienak asetuko dituelarik; baina haurren eskubideen aurrerapenari ere lagunduko dio, haur bakoitzaren, bere familiaren eta erkidegoaren garapenerako bermeak baitira.

Madril-en aurkezten den nobela hau, kontakizun fantastiko bat da, umore kutsu batekin. Datorrenmartxoaren 28an salgai egongo da, Bruño argitaletxearen eskutik eta idazlearen ehunka milaka jarraitzaileen artean jadanik ikusmin handia sortu du.

Bere egile-eskubideak UNICEFi dohaintzan emateko hartu duen erabakiarekin, Laura Gallego-k haur kalteberenekiko eta UNICEFen lanarekiko duen konpromisoa adierazi du.

Laura Gallego-ren ibilbidea

Laura Gallego-k, 21 urterekin Barco de Vapor saria lortu zuen Finis Mundi liburuarekin. Denbora gutxi beranduago, berriro ere sari hori eskuratu zuen La leyenda del Rey Errante liburuarekin.

Ondoren, Crónicas de la Torre trilogiarekin irakurleen artean arrakasta lortu zuen eta bere lanaren inguruko interesa benetan gora egin zuen; bere lanak, gazteen literaturan espezializaturik duten komunikabide digitaletan eta blogetan arrakasta izan du. 

2004ean, idazlea bere bigarren trilogia fantastikoa argitaratzen hasi zen, Memorias de Idhún izenburupean, eta orain arteko arrakastarik handiena lortu du, 750.000 ale saldu baitziren.

Interesa baduzu, Madril-en antolatu den liburuaren aurkezpenera joanzaitezke.