Larrialdiak 2012an

UNICEFek Genevan Haurrentzako Ekintza Humanitarioari buruzko 2012. urteko Txostena aurkeztu du. Bertan aurten 25 herrialdetan garaturiko diren lehentasunezko lan humanitarioak deskribatzen ditu, batez ere Afrikako Adarreko eskualdean, milioika pertsonek bizi duten muturreko egoera larriari aurre egiteko asmoz.

"Munduko arreta nagusia Afrikako Adarreko behar humanitarioetan kokatzen bada ere, ezin ditugu aspalditik planeta osoan gertatzen diren larrialdiak ahaztu, larrialdi isilak deiturikoak", esan du Rima Salah-k, Haurtzarorako Nazio Batuen Funtsaren Alboko Zuzendariak txostena aurkezterakoan.

Sahel-en ohikoa den baino tamaina handiagoko elikadura krisi bati aurre egiten ari gara. Gainera,Kongoko Errepublika Demokratikoko, Txad-eko eta Afrika Erdiko Errepublikako larrialdiek, batzuk aipatze arren, pertsona kalteberenen (haurrak eta emakumeak) biziraupena bermatzeko finantzaketa behar dute", adierazi zuen.

larrialdi egoeretan harrapaturik dauden haurrak

UNICEFen txostenak, mundu guztiko haur kalteberenek eta larrialdi egoeran harrapaturik dauden emakumeek aurre egin beharreko eguneroko egoerak deskribatzen ditu, eta biztanle hauen berehalako zein epe luzeko beharrak asetzeko behar den finantzaketa zehazten duen atal bat barneratzen du.

Agiri honek, Afrikako Adarrean gauzatu direnlan humanitarioak azpimarratu ditu; bertan, UNICEFek larrialdiko erantzunerako maila altuena aktibatu zuen, milaka haur eta emakumeen biziraupena mehatxaturik egonik haien bizitzak salbatzera bideraturiko jarduera gauzatzeko.

2010eko azaroko Boli Kostako hauteskundeen ondoren eta Sudan-go Errepublikatik independentzia lortu duen Hegoaldeko Sudan-en gertaturiko indarkeriaren ondorioz lekualdaturiko haur eta familien beharrak  gertaturiko ere azpimarratzen ditu; bigarren urtez jarraian Pakistanzigortzen duten uholdeen eragina pairatzen duten 5 milioi pertsonen beharrak eta lurrikara gertatu eta bi urtetara Haiti berreraikitzeko lanak ere gogorarazten dizkigu.  

Txostenak, Ekialde Ertainean eta Afrikako Iparraldean gertatzen ari diren agitazio eta aldaketa politikoen bolada aipatzen du, aurretik larrialdi krisi luzea pairatzen zuen Yemen bezalako herrialdeetako behar humanitarioak gogorarazten dituelarik.

kongo-ko errepublika demokratikoa, urteak irauten dituen larrialdi isila

Iraupen luzeko larrialdien inguruan, UNICEFen txostenak zera nabarmentzen du: "mundu osoan, milioika haur urteak irauten duten krisietan harrapaturik bizi dria. Nahiz eta larrialdi egoera hauetariko batzuk komunikabide eta politikarien arreta lortzen duten, beste askok ez dute nazioarteko erkidegoaren arretarik jasotzen eta behar humanitario larriak dituzten, arreta publikorik ez duten eta erraztasun zein arintasun larregirekin ahazten diren "larrialdi isilak" bilakatzen dira".

[]

Txostenak, prestakuntza eta aurre egiteko ahalmenaren garrantzia azpimarratzen du, larrialdi egoeretan heriotza eta kalteen murrizketarako funtsezkoak baitira.

Kongo-ko Errepublika Demokratikoko ekialde eta ipar-ekialdeko gatazkak, urte askotan zehar, milioika pertsonengan izugarrizko eragina du txostenaren arabera. Larrialdi isil luzea da. 2011ko ekainera arte, 1'5 milioi pertsona baino gehiagok (horietatik erdiak haurrak) lekuz aldatu behar izan zuten indarkeri etnikoaren ondorioz. Gatazken eragina pairatzen zuten eskualdeetako milioika haurrek eskolak utzi beharizan zituzten, sexu-indarkeria ohiko praktika izan da zenbait eskualdetan, eta elgorria eta kolera izurriteek milioika haurren bizitzak mehatxatzen zituzten.

"2011an arreta eskeinitako larrialdietan emaitza positibo ugari lortu ditugu baina milioika haurren eta beraien familien premiazko zein epe luzerako beharrek 2012.urtean ere jarraituko dute. Haurrekiko UNICEFek dituen konpromisoak bete ahal izateko, finantzaketa egokia behar du", esan zuen Salah-k. Ez dira soilik etorkizuna, kalteberenak era badira eta dohaintza-emaileen laguntza eskuzabala eta etengabea merezi dute".

Txosten honetan barneratzen diren larrialdi jarduerak gauzatu ahal izateko, haurren aldeko programak garatu ahal izateko,UNICEFek 1.028 milioi dolar behar ditu (807,29 milioi euros). Eskaturiko kopuru honen ia herena Somalia-ko eta Afrikako Adarreko beste herrialde batzuetako krisiei aurre egiteko bideratuko da.