Haurren lanak MGHen lorpenerako aurrerapenak ahultzen ditu

Munduan lanik ez duten pertsonen %40a gazteak dira; estatistika hau, haurren lanaren biktima diren 215 milioi haurren kopuruarekin batera ikusi behar da.

"Haurren lanak MGHen lorpenerako izandako aurrerapenak sistematikoki ahultzen ditu, hala nola pobreziaren murrizketaren, hezkuntzaren, GIB/HIESaren eta genero berdintasunaren arloan. Haurren lana ezin badugu suntsitu, ez gara MGHak lortzeko gai izango eta haurrek babesa izateko eta etorkizun hobea izateko duten eskubidearen gauzatzean huts egingo dugu", adierazi du Joanne Dunn-ek, Haurren Lanaren aurreko Babesaren Kontseilari Nagusiak.

Haurren lanaren biktima diren 215 milioi haurretatik, 115 milioik baldintza arriskutsuetan gauzatzen dute lana.

haurren lanak pobreziatik ateratzeko aukerak murrizten ditu

Haurren lanak eragin izugarria du haurren hezkuntzan (matrikulatze-tasetan zein eskola mailako errendimenduan). Ordu larregi edo baldintza arriskutsuetan lan egiten duten haurrek eskolan matrikulatzeko, eskolan errendimendua izateko eta beraien hezkuntza bukatzeko aukera gutxiago dituzte. Honek guztiak, pobreziatik atera ahal izateko beraien aukerak murrizten ditu.

Hori dela eta, haur guztiak eskolara joaten direla eta kalitatezko hezkuntza jasotzen dutelazaintzea funtsezkoa da haurren lana saihesteko.