Haurren Lagun diren Hiriak programaren deialdiak

Haurren Lagun diren Hiriak programak, Aintzatespen Zigiluaren V. edizioa eta Haurren Lagun diren Hirien Praktika Egokien VI. Lehiaketa agian jarri ditu. Programaren helburua, Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmena (HEH) udal mailan aplikatzea da.

Gaur egun Estatuko 54 herrik "Haurren Lagun diren Hiriak" aintzatespena jaso dute. Lehengoko Deialdian (2004. urtean), 26 herrik jaso zuten aintzatespena. Oraingo Deialdian (2012-2016) 40 hautagai berrik parte hartuko dutela espero da.

Honetaz gain, dagokion Protokoloak zehazten duen bezala, 2008an aintzatespena lortu zuten herriek berriztu egin beharko dute. Beste alde batetik, azkenengo edizioan aintzatespena lortu zuten herriek (2010. urtean), 2010-2012 denboralidari dagokion jardueren txostena aurkeztu beharko dute. Hautagaitza aurkezteko epea jadanik zabalik dago eta datorren uztailaren 10ean itxiko da.

Haurren Eskubideak eta Udal mailako Politika VI. Lehiaketari dagokionez, Oinarrietan zehazten diren aurrikusitako zortzi ataletako batean edo gehiagotan Udal mailako Gobernu batek (Udalak, Barrutiak, Aldundiak, Kabildoak eta Irletako Kontseiluak) bakarka edota Udalen mankomunitate baten bitartez zein Udalen beste elkartze baten bitartez burutu dituen jarduerak saritzen dira. Hautagaitza aurkezteko epea jadanik zabalik dago eta datorren ekainaren 15ean itxiko da.