Haiti, In Memoriam

UNICEF Espainia-ko Komunikazio Proiektuen Koordinatzailea den Diana Valcárcel-ek idatzia

Gaur bi urte betetzen dira Haiti-ko lurrikara gertatu zenetik. Aurrekari gabeko hondamendi natural honek, 220.000 haitiarren heriotza sortu zuen eta 1'5 milioi pertsona lekualdaturiko kanpamenduetan bizitzen utzi zituen.

Bi urteren ondoren, Haiti-ko haurrentzako esperantza izpiak ikus ditzakegu haitiarrek, erakundee, gizarte zibilak eta gobernuak batera egin duten lanari esker.

Baina gaur, bertan ezagutu nituen zenbait pertsonei omenaldia egin nahi diet eta gaur bezalako egun batean gogora ekarri nahi ditut:

    • 13 urteko Brunia-ri, lurrikaran Redgi bere neba hil zitzaion. Orain Jacmel-eko Filssecam-eko eskolan ikasten du. Eta Sonia bere ama ere gogora ekarri nahi dut, emakume handia, beraien seme-alaben bizitzan hezkuntzak zuen garrantziaz sinetsita hitz egiten zigunak.
    • Lumineuse: UNICEFek Haiti-n duen bulegokohaitiar langilea; gurutzatzen ginenean,irribarre egiten zuen eta argia ematen zuen, bere izenak dioen bezala.[]
  • Jean-François: Léogâne-ko La Redemption eskolako irakaslea; berak lurrikaran familia osoa galdu zuen. Ikasgaia energia askorekin ematen zuen eta bere egoera ezagutzean, benetan txunditurik geratu ginen. Gaur egun hobeto aurkitzen da. Lurrikarara gertatutakoan eskolako gela batean bizi ondoren, senitartekoen etxera joan zen eta sendatzen doa.
    • Chantal: Carrefour auzoko irakasle kementsua; berak Haïti cherie abestia irakatsi zidan, etorkizun oparoko herrialde bati buruz hitz egiten duen abestia.
    • Jeanne: bere kanpin-dendaneta negar malko artean, bere senarra eta bere aita lurrikararen ondorioz hil zirela kontatu zidan. Haurdun zegoen eta seropositiboa da. Lurrikaran bere antiretrobiralen tratamendua galdu zuen. UNICEF eta beste erakunde batzuei esker, tratamendua berreskuratu du. Gaur, bere alaba Lorie-k jadanik urte eta erdi duela kontatzen dit, indartsu eta osasuntsu dagoela.

Aipatu ditudan eta ez ditudan guztiei eskerrak eman nahi dizkiet, bizitzaren aurrean horrelako kemena eta indarberritzeko ahalmena erakusteagatik. Eskerrik asko ereUNICEFek Haiti-n duen bulegoko zein gurekin batera lan egiten duten erakundeetakolankide guztiei.Haiti-ko haurrentzako hainbeste aurrerapen txiki lortu ahal izateko egin duten lan nekaezinagatik.

Eta azkenik, Haiti-ko larrialdiarekin lankidetzan aritu ziren estatuko pertsona guztiei; beraiei esker, haurren bizitzak hobetuko dituzten proiektuetarako 12 milioi euro baino gehiago bidali ahal izan zituen UNICEFek.

Lorturiko emaitzak argi erakusten dituzten datu azpimarragarriak daude. Txosten honetan aurki ditzakezue. Baina gaur, beraien senitartekoak beti gogoan izango dituzten eta etorkizun hobeago baten alde borroka egiten duten pertsona guztiak gogoratu nahi izan ditut. Guztiei, gure oroipena eta errespetua.