Haiti, Lurrikara gertatu eta bi urte ondoren

Haurren egoera herrialdean pixkanaka-pixkanaka hobetzen doa, eginbehar garrantzitsuak oraindik egon arren, hondamendia gertatu eta bi urte ondorengo UNICEFen txostenak dioenez.

Txostenaren arabera, haurrentzako hobekuntza argiak daude, hezkuntza, osasuna eta nutrizio arloetan batez ere.

Haurrentzako aurrerapenak

Emaileen laguntzari esker, UNICEFek 750.000 haur eskolara berriro joatea lortzen lagundu du. 80.000 haur inguru, UNICEFek eraikitako 193 eskola seguru eta lurrikaren aurkakoetara joaten dira. 120.000 haur baino gehiagok, Haurren Lagun diren 520 Gunetan jolasten dute.

Desnutrizioa duten 15.000 haur baino gehiagok laguntza humanitarioa jaso dute UNICEFek sustatzen dituen 314 elikadura zentroetan eta landako 95 erkidegotan saneamenduaren hobekuntzarako programa berriak antolatu dituzte.

Haurren babesaren arloan hobekuntza handi bat lortu da: Haiti-ko gobernuak bere lege-esparrua sendotu du erakundeetan bizi diren haurrei dagokienez.

Lurrikara aurretik, Gobernuak ez zuen ezagutzen erakundeetan bizi diren haurren kopurua, ezta non zeuden. Orain, UNICEFen laguntzarekin, haurren zaintzarako eta babeserako zentroen katalogoa egin da.

Orain arte, herrialdean zeuden 650 zentroen erdia baino gehiagori ebaluazioa egin zaie eta babeserako zentroetan bizi diren 50.000 haurretatik, 13.400 haur baino gehiagoren izen-ematea lortu izan da.

Gobernuak, La Haya-ko Nazioarteko Adopzioen Akordioa sinatu du; agiri honek haurren eskubideak defendatzen ditu, adopzioetan oinarrizko estandarrak zehazten dituelarik.

Françoise Gruloos-Ackermans UNICEFek Haiti-n duen ordezkariak zera dio: "Lorpen txikien adibideak arlo guztietan aurki ditzakegu, Haiti-ko Gobernuaren oinarrizko egituran gabeziak dauden arren eta arazo larriak dituzten arren", "Ezin dugu huts egin: herrialdeak egoera ezengokorra jarraitzen du eta pobrezia kronikoaren eta azpigarapenaren ondorioak bizi ditu. Haiti-ko erakundeen ahultasunak, haurrak hondamendiaren eraginen aurrean kalteberagoak bilakatzen ditu".

Txostenaren araber, 18 urtetik beherako 4.316.000 haurretatik gehienek, beraien biziraupenerako, garapenerako eta babeserako eskubideak mugatuak dituzte.
 

laguntza behar dugu erronkei aurre egin ahal izateko

Milioi erdi pertsona baino gehiagok lekualdatuentzako 800 gune desberdinetan bizi dira oraindik lurrikara gertaturiko zonaldean. Lurrikara aurretik, biztanleen %77 inguru alokairuan bizi zen eta orain, gehienek ez dute bueltan joateko etxerik. Lurrikararen ondoren izandako kolera agerraldia, Haiti-ko zerbitzu eta azpiegitura mugatuentzako karga larria izaten jarraitzen du.

Gruloos-Acknermans dioenez, "herrialdeak laguntza asko behar du erronka berriak gainditu ahal izateko".

Azken urte honetan, UNICEFek, laguntza humanitarioa, garapenerako programak zein herrialdearen berreraikuntzarako ahaleginen batuketa egiten du, beti ere haurren eskubideen betetzea arriskuan jartzen duten erronkei aurre egiteko helburuarekin.

Dena den, diru gehiagoren beharra dago. 24 milioi dolar beharra ditu UNICEFek 2012ko behar humanitarioei aurre egin ahal izateko, bost proiektuen bidez haurrei laguntza eskaini ahal izateko: osasun, nutrizio, ur eta saneamendu, hezkuntza zein babes arloko proiektuen bitartez. Beste 30 milioi dolar gehiago beharrezkoak dira epe luzerako garapena lagundu ahal izateko.
 

100.000 emaile baino gehiago espainian

Espainiako gizarteak Haiti-ren alde izugarrizko laguntza eskaini zuen 2010. urtean gertaturiko lurrikararen ondoren. Ordutik, 100.000 emaileren dohaintzari eskera, erakunde publiko zein pribatuak barne, UNICEF Espainia-k 17.143.840 dolar bideratu ditu UNICEFek Haiti-n burutzen duen haurren aldeko lanean (13.425.583 euro, 2012ko urtarrilaren 12ko aldaketa-tasa kontuan izanda). UNICEF Espainiaren diru-ekarpen honek, Nazio Batuen emaile guztien ekarpenarekin konparatuz, bosgarren tokia betetzen du

100.000 pertsona baino gehiagok eta hamarka enpresa, erakunde eta administrazio publikok laguntza eskaini dute hezkuntza, osasuna, haurren babesaren arloetan lortutako aurrerapenak posible egiten.       

UNICEF Espainiak erakunde eta pertsona hoien guztien eskuzabaltasuna eskertzen du; beraien laguntzarik gabe eta beste herrialdeetako erakundeen zein pertsonen laguntzarik gabe, Haitin haurren babesaren alde egiten den lana ezinezkoa izango litzateke.       

       
Hurrengo dokumentala ikusi: 'Haití, en construcción'