“Gobernuei haurrengan inbertitzeko gonbitea luzatzen diegu"

UNICEFeko Zuzendari Exekutiboa den Anthony Lake Espainia-n dago bisitan, Paris-en ospatu den UNICEFeko Nazio mailako Batzordeen Urteko Bileran parte hartu ondoren. Bisitaren helburua, gure herrialdearekin harreman instituzionalak sendotzea eta UNICEFek Espainian duen bulegoaren lana hurbiletik ezagutzea da.

BM erreginari eskerrak unicef-en lanari eskainitako laguntzagatik

B.M Sofia Erregina, UNICEF Espainia-ko Ohorezko Presidentea da 1971. urtetik eta gaur Lake jaunaren bisita izan du,munduan haurrek duten egoeraren inguruan hitz egiteko asmoz, bereziki haur kalteberenen inguruan. UNICEFeko Zuzendari Exekutiboak Erreginarieskerrak eman dizkio haurren eskubideei beti eskainitako laguntzagatik.

Lake-k, Harvard-en lizentziaduna eta Princetown-en Nazioarteko gaietan eta gai Publikoetan doktorea, 2010ean Haurtzarorako Nazio Batuen Funtsaren (UNICEF) Zuzendaritza Exekutiboa bere gain hartu zuen. Horrela, erakundearen seigarren zuzendaria bilakatu zen, kanpo harremanekin, segurtasun nazionalarekin, ekintza humanitarioarekin eta garapenarekin harremana izan duten postu desberdinetan 45 urtez zerbitzu publikoan egon ondoren.

“egiten duzuen guztiak, haurren bizitzengan du eragina”

UNICEF Espainia-ko lan taldearekin izandako bileran, Anthony Lake-k UNICEF Espainiak gauzatzen duen lana eskertu nahi izan du, milaka bazkide, dohaintza-emaile eta aliatuen laguntzari esker burutu daitekeen lana hain zuzen ere. "Burutzen duzuen lanak ikaragarrizko garrantzia du, lan guzti horrekhaurren bizitzengan eragin zuzena baitu", azpimarratu du.  

Bere hitzaldian, UNICEFeko Zuzendari ExekutiboakTxad-era egin berri duen bisitari buruz ere hitz egin du; Sahel-eko elikadura krisiaren eragina pairatzen duen herrialdeetako bat da eta bertan, hilabeteetan ohartarazten ari izan garen krisia jadanik gertatzen ari dela adierazi du. “Lan handia egiten ari gara, bainaoraindik ere askoz gehiago egin behar dugu, eta horretarako baliabideak behar ditugu", adierazi du, nazioarteko erkidegoari erantzun handiagoa eskatuz.

Bukatzeko, Lake-k krisiak gobernuek lankidetzarako bideratzen dituzten ekarpenetan nolako eragina duen adierazi du, eta garaturiko herrialdeetako gobernuekin egiten duen lana, haiek biztanleek esateko dutena entzutera etahaurrengan inbertitzen jarraitzen animatzea dela adierazi du.