GMH: ur edangarriari buruzko xedea betetzen da

Munduak Garapenerako Milurteko Helburuaren (7) ur edangarriari buruzko xedea lortu da:ur edangarria eskuragarri ez duten pertsonen proportzioa erdira murriztea. Eta 2015.urteko epemuga baino askoz lehenago lortu da, UNICEFek eta Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) gaur argitaratu duten txosten batean.

1990 eta 2010. urteen bitartean, 2.000 milioi pertsonak baino gehiagok lortu zuten ur edangarrirako iturri hobetuak eskuragarri izatea, adibidez tutueria eta putzuen bitartez ur edangarria hornitzea.

Nazio Batuen Idazkari Nagusiak, Ban Ki-moon-ek zera esan zuen: “Gaur munduko herrientzat lorpen handi bat ezagutzera ematen dugu. GMHetatik bete diren lehenengo xedeetariko bat da. Ur edangarrirako eskuragarritasuna hobetzeko ahaleginek arrakasta izan dute eta GMH amets bat baino gehiago milioika pertsona pobreenen bizitzak hobetzeko funtsezko tresna ulertzen dituztenentzat testigantza garrantzitsua da”.

 

2015-ean, munduko biztanleen %92ak ur edangarria eskuragarri izango du

UNICEF eta OME-ren Ur Horniketarako eta Saneamendurako Programa Bateratuak argitaratutako Progress on Drinking Water and Sanitation 2012 txostenak zera dio: 2010. urte bukaeran munduko biztanleen %89ak ur edangarria eskaintzen duten iturri hobetuak erabiliko dituzte, hau da 6.100 milioi pertsonak.

GMHen xedeak zehazten zuen %88ko kopurua %1ean gainditzendu. Txostenak, 2015ean munduko biztanleen %92ak ur edangarria eskuragarri izango duelaestimatzen du.

“Hau berri ona da, batez ere haurrentzat”, esan zuen UNICEFen Zuzendari Exekutiboa den  Anthony Lake-k. “Egunero 3.000 haur baino gehiago hiltzen dira beherako gaixotasunen ondorioz. Helburu hau lortzea, haurren bizitzak salbatzeko oso garrantzitsua izango da”.

Lake-k irabazi egin izana ezin dela adierazi ohartarazi zuen,oraindik ere munduko biztanleen %11ak ez du ura edangarria eskuragarri (783 milioi pertsona) eta milaka milioik ez dute oraindik saneamendu zerbitzurik eskuragarri.

“Datuak beldurgarriak izaten jarraitzen dute”, esan zuen, “baina gaur aurkezten ditugun lorpenak Garapenerako Milurteko Helburuak borondatearekin, ahaleginarekin eta finantzaketarekin lortu ahal direnaren froga argia dira”. 

 

ahalegin gehiago saneamenduaren xedea lortzeko

Mundua GMHren saneamenduaren xedea lortzetik urruti dagoelaazpimarratzen du txostenak, eta 2015. urterako lortzea zaila izango da. Soilik munduko biztanleen %63ak dauka saneamendu hobetua eskuragarri, 2015erako %67ra soilik igoko delarik, GMHetan zehaztutako %75eko helburutik oso urruti. Gaur egun 2,5 milioi pertsonak ez daukate saneamendu egokia eskuragarri.

UNICEF eta OMEak, ur iturri hobetuak seguruak izan daitezen eta izaten jarraitu dezaten bermatu ahal izateko, ahalegin garrantzitsuak egin beharko direla ohartarazi dute.

“Hobeturiko ura, saneamendua eta higienea funtsezkoak dira osasuna eta giza garapena sustatzeko”, adierazi zuen OMEren Zuzendari Nagusia den Margaret Chan-ek. “Gaur egun, nahiz eta lorpen interesgarri hau gertatu den, gaixotasun guztien ia %10ak uraren, saneamenduaren eta higienearen kalitate txarrarekin du harremana”.

Oraindik konpontzeke dauden arazo handiak azpimarratzen ditu txostenak. Datu orokorrek eskualde eta herrialdeen arteko zein herrialdeen barneko desberdintasun handiak ezkutatzen dituzte.

 

SAHARA HEGOALDEKO AFRIKA, UR EDANGARRIA ESKURAGARRI EZ IZATEAREN ERAGINA GEHIEN PAIRATZEN DUEN ESKUALDEA

Sahara hegoaldeko Afrikako biztanleen %61ak soilik ditu ur horniketarako iturri hobetuak eskuragarri, Latinoamerikan eta Karibean, Iparraldeko Afrikan eta Asiako toki askotan kopuru hori %90 edo gehiago den bitartean. Munduan ur edangarria eskuragarri ez duten pertsona guztien %40a baino gehiago Sahara hegoaldeko Afrikan bizi da.

Txostenak, ur horniketa modu errazean eskuragarri izatea posible ez den tokietan, ura garraiatzearen erantzukizuna emakume eta neskatilengan dago modu neurrigabean. Herrialde askotan, ur eta saneamendua asko hobetu da biztanle aberatsenen artean, pobreenak oso atzean geratzen diren bitartean.

Gutxien aurreraturiko landako guneetan, biztanleen %97ak ez daukate tutueriaren bitartezko urik eta biztanleen %14ak lur azaleko ura edaten dute, adibidez ibaietakoa, urmael edo lakuetakoa.

Oraindik kaka kanpoan egin duten 1.100 milioi pertsonetatik,  gehiengoa landako guneetan bizi da (949 milioi). Honen eragina, ur hobeturako sarbidean maila altua duten eskualdeetan ere ematen da. Adibidez, Latinoamerikako Karibeko landako biztanleen %17ak eta Afrikako iparraldeko %9ak oraindik ere kaka kanpoan egiten du. Hazkunde bizkorreko ekonomiak dituzten herrialdeetan ere, kaka kanpoan egiten duten pertsona kopuru altua dago: 626 milioik Indian, 14 milioik Txinan eta 7,2 milioik Brasil-en.