Espainiako Gobernuak Hitzarmenaren hirugarren Protokoloa sinatu du

UNICEF Espainia-ko Ikerketa arloko teknikaria den Armando Bello-ren Post-a

UNICEF Espainiak gaur Espainiako Gobernuak Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmenaren Hautazko hirugarren Protokoloa sinatu duela ospatzen du, komunikazioen prozedurari buruzkoa dena, eta Parlamentuak laster berretsiko duenaren esperantza du.

Gaur, Otsailaren 28an, asteartea, Geneva-ko NBEaren Giza Eskubideen Kontseiluko egoitzan, Espainiako Gobernuak, Atzerriko gaietarako eta lankidetzarako Ministroa den Jose Manuel García-Margallo-ren eskutik, Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmenaren hirugarren hautazko Protokoloa sinatu du.

 

haurren eskubideen sustatze eta defentsan gertaera garrantzitsua

UNICEF Espainiak, abenduaren 19an Nazio Batuek Protokoloa onartu zuenean bezala, poz handiz hartzen du berri hau eta mundu osoan haurren eskubideen sustatze eta defentsan gertaera oso garrantzitsu bezala ikusten du sinadura hau.

Tresna honen bitartez, hitzarmenak barneratzen dituen edozein urraketaren aurren Haurren Eskubideen Batzordearen aurreanbakarkako edo taldeko salaketak aurkeztea ahalbidetzen da. Eta, batez ere, beraien herrialdeetan bide legalak agortu direnean haurrek beraien kexak aurkeztea ahalbidetzen du, beraientzako egokituriko prozesu baten bitartez.

Honela Hitzarmenaren oinarrizko printzipioetako bi sustatzen dira: haurren parte hartzea eta haurraren interes gorena. Zentzu honetan, Protokoloak aurrerapen handia ekarri du, ez soilik sinbolikoki baizik eta zabaltzen dituen aukera praktikoagatik ere, eta laster errealitate bilakatzen hasiko direla espero dugu.

Protokolo hau indarrean sar dadin, gutxienezHitzarmenaren Estatu parte diren 10 herrialdekberretsi behar dute. UNICEF Espainiak estatuko Parlamentuak lehen bai-lehen berrespen hori tramitatuko duela espero du, inolako erreserbarik gabe, honela tresna berri honi gure herrialdeak ematen dion babesa azpimarratuz.

Lotutako informazioa: