Espainia-n haurren pobrezia gero eta handiagoa da

Gabriel González-Bueno Uribe-ren idatzia, UNICEF Espainia-ko Haurren aldeko Politika arloko Arduraduna

Estatistikako Institutu Nazionalak (EIN), besteren artean gizartearen pobrezia arrisku-maila neurtzeko asmoz gauzatzen duen Bizi-Baldientzen Inkestaren 2011 urteari dagozkion datuak atzo argitaratu zituen.

16 urtetik beherako haur eta gazteen pobreziari dagozkien datuak bereziki deigarriak dira, EINek argitaratutako prentsa oharrean azpimarratzen duen bezala. Haurrek, pobrezia portzentaje handiena pairatzen duen giza-taldea osatzen dute, %26a hain zuzen ere (lan egiteko adina duten helduei %20a dagokie eta 65 urtetik gorakoei %21a), eta beraien pobreziaren arriskua gehiago hazi da 2009. urtetik, gizarte osoarekin alderatzen badugu.

Tamalez, krisi ekonomiakoaren eragin handiena pairatzen dutenak haurrak dituzten familiak direla etalangabeziaren zein administrazioenaurrekontuen murrizketek haurrengan eragin berezia sortzen dutela egiaztatzen dute datu hauek.

Azken asteetan, UNICEF Espainia-k alderdi politikoei ondoko proposamena luzatu die: beraien hauteskundetarako programetan, haurren pobreziaren aurkako Plan nazional baten azalpena eta abian jartzeko modua barneratzea.

Datu estatistikoen garapena ikusirik, proposamen hau saihestezina da, haurren ongizatea zaintzen duen eta beraien etorkizunaren aldeko benetako apustua egiten dugun herri bezala ikusi nahi badugu geure burua.