Enpresak eta haurren eskubideak

Munduko Ituna-kl, UNICEFek eta Save the Children-ek Derechos de Infancia y Principios para Empresas agiria aurkeztu du. Bertan, enpresei ondoko eskaera luzatu die: lan arloan, merkatuetan eta erkidegoan, haurren eskubideen babes eta errespetuan ahaleginak gehitzea,  

Funtsezko gaiak modu zabalean kontuan harturik,hau da haurren lan modu kaltegarrienetatik hasi eta marketing praktikak edota larrialdien eragina pairatzen duten haurrei laguntza eskaintzerakoan enpresek duten paperera arte, Printzipio hauek zera eskatzen die mundu osoko enpresei: haurren eskubideak beraien enpresa politiketan defenda ditzatela eta eskubide hauen arloan aurrera egin ahal izateko neurriak har ditzatela.

Printzipio hauek, enpresei zuzenduriko neurri desberdin ugari barneratzen dituzte, betiere beraien jarduera eta harremanek haurren bizitzengan sor ditzaketen aurkako ondorioak prebenitu eta kudeatzeko eta ondorio positiboak maximizatzeko.

Haurrekin harremana duten enpresen jarduerentzako erreferentzia izatea eta arlo honetan interesa duten talde anitzen arteko lankidetza sustatzea da helburua. Edozien enpresa jardueran aplikatu daitezke, tamaina sektorea, kokapena, jabetza edota egitura kontuan izan gabe.

haurrekiko enpresen konpromisoa

“Mundu osoko enpresa arloko lider guztiei Printzipio hauen espirituarekin bat egitea eskatzen diet", adierazi du Nazio Batuen Idazkari Nagusia den Ban Ki-moon-ek, Printzipio hauek eta horien garapenerako egin diren ahaleginak bultzatzeko asmoz bidalitako komunikatu batean. 

Idazkari Nagusiak zera gehitu du: "gero eta gehiago, enpresekgure gizarteko kide gazteenen eskubideak errespetatzeko duten ardura onartzen dute. Gainera, enpresa askok haurrekiko konpromisoa dute eta haurren eskubideen betetzean aurrera egiteko asmoz gobernu eta gizarte zibilarekin lan egiten dute. Haurrei dagokienez, guztiok gehiago egin behar dugu”. Maila guztietako gobernuek haurren eskubideak babesteko, errespetatzeko eta betetzeko eginkizuna dute. Baina gizarte eragile guztiek, enpresak eta gizarte zibila barne, haurren eskubideen inguruan dagozkien lege nazionalak eta nazioarteko estandarrak bete behar dituzte.

haurren eskubideak eta enpresen printzipioak
  1. Haurren eskubideak errespetatzeko ardura betetzea eta haurren giza eskubideak babestekokonpromisoa hartzea.
  2. Haurren lanaren modu kaltegarrienak deuseztatzen laguntzea, edonolako negozio edo enpresa jardueran.    
  3. Lan egiten duten gazteei eta beraien ardurapean haurrak dituzten guraso eta pertsonei lan duinaeskaintzea.    
  4. Edonolako enpresa jardueran eta jarduera hori burutzen den instalazioetan haurren segurtasuna eta babesabermatzea.    
  5. Produktu eta zerbitzuak seguruak izan daitezela eta haurren eskubideak babesten dituztela bermatzea.    
  6. Haurren eskubideak errespetatzen eta babesten dituztenmarketing eta publizitate teknikak erabiltzea.    
  7. Ingurumenaren eta lurren erosketa zein erabileraren arloan haurren eskubideak errespetatzea eta babestea.     
  8. Segurtasun neurriak jartzean haurren eskubideak errespetatzea eta babestea.    
  9. Larrialdien eragina pairatzen duten haurrak babesten laguntzea.    
  10. Gobernuek eta erkidegoek haurren eskubideak babesteko gauzatzen dituzten ahaleginak indartzea.