Elikadura krisia Sahel-en

Afrikako Sahel eskualdean, bost urtetik beherako milioi bat haur baino gehiagok desnutrizio akutu larriarentzako tratamendua behar dute elikadura zentroetan. UNICEFek hilabeteak daramatza larrialdiak okerrera egin dezala saihesteko. 

Euri eskasiak uztengan eragina izan du etaerkidego osoak egoera larrian utzi ditu.UNICEFeko nutrizio arloko lan taldeek uda eta udazkenean gauzatu zuten egoeraren azterketarenarabera, eskualdeko zortzi herrialdeetatik zazpik bost urtetik beherako haurren desnutrizio tasa altuak dituzten guneak aurkezten dituzte.

Txad, Mauritania, Niger edo Mali-ko eskualde lehorrenetako desnutrizio tasek, larrialdiko erantzuna beharrezkoa dela adierazten dute. Burkina Faso, Senegal, Kamerun-go iparraldeko eta Nigeria-ko erkidego osoak ere arriskuan daude.

Desnutrizioari aurre egiten dion tratamendu terapeutikoa dago. Horregatik UNICEF eta bere aliatuak datorren hilabeteetarako aurrikusten duten beharren hazkundeari aurre egin ahal izateko elikadura terapeutiko nahikoa lortzeko lanean ari dira, horrela tamaina handiko larrialdia saihestu ahal izateko. Erronka hadia da eta tamaina handiko erantzun baterako behar diren baliabideak lortzen badira, hondamendi humanitarioa eragozteko garaiz gaude oraindik.

Niger

Niger eragina pairatzen duten herrialdeetariko bat da. Azken estimazioen arabera,  2011-2012 urteko uztak 519.000 tona zereal gutxiago izango ditu, biztanleen kontsumo-beharrak baino %14a gutxiago.  []   Azaroaren 11an, Niger-eko Gobernuak eta UNICEFek, herrialdeko elikadura eta elikagaien egoeraren azterketa ezagutzer eman zuten. Azterketa honetan, sei milioi pertsona baino gehiago elikadura arloko segurtasun eza egoeran daudelaikusten da. Elikadura krisia errealitatea da Niger-en eta Ouallam, Téra eta Filingué bezalako guneetan eragin larriak ditu, bertan lehortearen edota izurriteen odnorioz uzta galdu baitute.

UNICEFen ekintza:

UNICEFek larrialdiari erantzun goiztiarra emateko planean lanean dihardu, gero eta handiagoak diren beharrei aurre egin ahal izateko elikadura terapeutikoaren horniketa nahikoa lortzen saiatzen delarik. Azaroan, 270.924 haurrek desnutrizio akutu larriarentzako tratamendua jaso zuten jadanik.

Elikagaien Munduko Programarekin (EMP) batera, estaldura hedatzeko eta familien artean haurren elikaduran ohitura osasungarriak hedatzeko ekintzak gauzatzen ditu, horrela desnutrizio kasuak saihestu ahal direlako. 

Gainera, UNICEFek eta Estatu Batuetako Nazioarteko Garapenerako Agentziarekin, Europar Batasuneko Laguntza Humanitarioko Sailarekin, Niger-eko gobernuarekin eta beste aliatu batzuekin batera,  Magaria-ko barrutian larrialdiko esku-hartzea abian jarri du, bertan azken hilabeteetan 20.000 familiak beraien biziraupenerako esku-diruzko eskarpenak jaso dituztelarik.

Programa honen bitartez, hiru hilabetez ama bakoitzak hilero 20.000 franko CFA jasotzen ditu (40 dolar inguru). Save the Children erakundeak UNICEFen laguntzarekin garatzen du programa hau, behar gehien dutenei heltzen garela bermatu ahal izateko erkidegoko buruzagiekin lankidetzan arituz banaketaz arduratzen delarik.

Mali

Mali-n haurren desnutrizio akutuari dagozkion tasak %10-15 bitartean kokatzen dira, larrialdiaren ataritik oso hurbil; honek, bost urtetik beherako 315.000 haurrek desnutrizio akutua pairatzen dutela eta bost urtetik beherako 915.000 haurrek desnutrizio kronikoa pairatzen dutela esan nahi du.

Egoera honek okerrera egin dezake ondorengo hilabeteetan. Zentzu horretan, Mali-ko gobernuak krisi egoera aldarrikatu du 2012. urterako, ekoizpenari eta elikadura eskuragarritasunari dagokionez, batez ere iparraldeko Kayes, Koulikoro, Segou, Mopti, Tumbuktu, Gao eta Kidal bezalako eskualdeetan. Uztari buruzko aurrikuspenak betetzen badira, elikadura egoerak oraindik ere okerrera egingo du, estimazio txarrenen arabera milioi bat pertsonak desnutrizio akutua pairatuko dutelarik. Honek haurren heriotza kopuru onartezina ekarriko luke.

Gainera, egoera okertu dezaketen zenbait elementu garrantzitsu ere badaude, ezegonkortasunaren igoera eta elikagaien prezioen gorakada besteak beste.

UNICEFen ekintza:

UNICEF, desnutrizioa pairatzen duten haurren arretarako eta prebentziorak esku hartzeak sendotzen eta bizkortzen dihardu, horretarako funtseko lau jarduera burutzen dituelarik:
 

  • Haurren elikaduran ohitura egokiak sustatuz.
  • Mikroelikagaien eskasia kontrolatuz, osasun-azterketen bitartez.
  • Desnutrizio kasuak elikadura terapeutikoarekin tratatuz.
  • Desnutrizioaren ikuskapena eta kudeaketa hobetuz, erkidegoa indartzea oinarri gisa duen ikuspuntaren bitartez.
Mauritania

650.000 pertsona baino gehiagok elikadura arloko segurtasun eza pairatzen dute, eta datorren hilabeteetarako aurrikusten den egoera kezkagarria da. Azken hamarkadetako lehorterik txarrena, uzta eskasak, zerealen eskuragarritasun urria, familien diru-sarreren murrizketa eta elikagaien prezioen gorakada bezlaka faktoreak batzen baditugu, horien eragin handiena biztanle kalteberenek pairatuko dituzte.

UNICEFen ekintza:UNICEF bere aliatuekin batera, eragin handiena pairatzen duten zazpi eskualdeetan erantzuteko plana ganaratzen ari da, kalteberenei arreta berezia jarriz eta eskualde bakoitzeko behar zehatzak kontuan hartuz:
 

  • Elikagai nahikoa banatzea (kopuru eta kalitateari dagokionez), desnutrizioa duten haurrentzakao elikadura terapeutikoa barne.
  • Haurrak eskolara joatea eta bertan mantentzea bermatzea, eskola haurren osasunaren jarraipena egiteko toki egokia baita.
  • Lehortearen eragina gehien pairatzen duten erkidegoetan ura hornitzea.
  • Biztanleen elikadura kontrolerako aldikako osasun-azterketak bultzatzea.

UNICEFek mundu osoko dohaintza-emaileen laguntza jasotzen hasteko esperantza du, 2012. urtean zehar programa hau Niger-eko beste eskualde batzuetara hedatu ahal izateko, familiendako onurak lortzeko eta elikadura krisiei aurre egiteko gobernuaren ahalmena sendotzeko. UNICEF Espainiak Sahel-eko egoerak okerrera egitea saihesten lagundu nahi duten guztientzat, laguntzeko bidea jadanik zabaldudu.