Ebola Afrikan: ur garbia eta kloroa, funtsezko epidemia geldiarazteko

UNICEFetik gure esfortzuak bikoizten ari gara ebolak Afrikan sortu duen larrialdiari erantzuna emateko. 
 
Monrovian, Liberiako hiriburuan, ebolaren aurkako tratamendurako unitate berri bat eraikitzen ari gara, herrialdeko Osasun Ministerioarekin batera.
 
Bertatik, gure lankide Michael ForsonekUNICEF Liberiako ur eta saneamenduan adituak, ur garbia eta kloroa izateak duten garrantzia azaltzen digu, epidemiaren hedatzea geldiarazteko.
 
Ur faltak birusaren prebentzioa zailtzen du eta kutsatzeak erraqzten ditu, horregatik, kloro tankeak instalatzen ari gara eraikin guztietan.
 
Forsonek zelan funtzionatzen duen eta zentroak gainerako osasun-zentroak arintzeko suposatzen duena ere kontatzen digu.