David Bisbal-ek bere kizkurretariko bat enkantean atera du Sahel-en haurren desnutrizioaren aurkako borrokan laguntzeko

David Bisbal abeslariak, UNICEF Espainairen Laguna denak, Sahel-en haurren desnutrizioaren aurkako borrokarekin bat egin du, bertan milioi bat haur hiltzeko arriskuan baitago. Horretarako bere kizkurretariko bat moztu du eta eskualdean UNICEFek haurren biziraupenerako gauzatzen dituen programen aldeko enkantea egingo da.

"Alarma jo. Milioi bat haur arriskuan" lelopean, UNICEFek Sahel-eko egoera hobetzen laguntzea helburu duen diru bilketarako eta sentsibilizaziorako nazioarteko kanpaina bat abiarazi du. 

Ekimen honek sare sozialetan oihartzun handia du, horien bitartez milaka pertsona #SahelNOW hedatzen ari baitira Sahel-eko basamortuko eskualdea osatzen duten zortzi herrialdeek pairatzen duten krisi nutrizionalaz ohartarazteko asmoz.

David Bisbal-ek UNICEF Espainiarekin azken zazpi urteetan lankidetzan dihardu eta, bere babesleetariko batek antolatzen duen enkante honen bitartez, haurren desnutrizioaren aurkako borrokan laguntzen du. Eskaintza apirilaren 16tik 25era bitartean eBay-ren webgunean izango da eta munduko herrialde guztietatik parte har daiteke.

Enkantean sartu