Cadiz-en Calle 13tik emango duen kontzerturako sarrerak lor itzazu

UNICEF Espainia-k gaur Twitter bidez lehiaketa bat abian jarri du; parte hartzaileek, datorren abuztuaren 5ean Cadiz-en Castillo de San Sebastián-en Calle 13 musika taldeak emango duen kontzerturako sarrera bikoitza irabazi ahal izango dute.

Puerto Rico-ko duo honek, UNICEFek eta MTV kateak abian jarri duten kanpaina baten bitartez haurren salerosketaren eta esplotazioaren aurkako borrokarekin konpromiso handia du. Prepárame la cena beraien abestiaren eskubideak dohaintzan eman zituzten kanpaina honetarako. Hori dela eta, UNICEF Espainia-k, bere Twitter kontuaren bitartez, ondoko proposamenari erantzuteko gonbitea luzatzen dizu: salerosketaren aurkako zure abestia konposatu behar bazenu, zein izenburu jarriko zenioke? Parte hartu nahi duen edonork, kontuaren jarraitzaile izan beharko du eta bere erantzuna @Unicef_es helbidera bidali behar du,  #contralatrata hastag-a erabiliz.

Izenburu landuena eta sortzaileena bidaltzen duten bost pertsonek, abuztuaren 5ean Calle 13 musika taldeak Cadiz-en emango duen kontzerturako sarrera bikoitz bana jasoko dute. Zure proposamena bidaltzeko epemuga, uztailaren 30a da, eguerdiko hamabietan.

Bost irabazleen izenak uztailaren 31n emango dira ezagutzera eta UNICEFeko bost kidek osatutako epaimahai batek aukeratuko ditu, jasotako izenburuen sormena, lanketa, originaltasuna eta elkartasuna baloratuko dituztelarik.

Parte hartzera anima zaitezte, eta zorte on!

OHARRA: UNICEF Espainia ez da sarreren bidalketaz ardurako; irabazleek kontzertu egunean bertan Castillo de San Sebastián-eko leihatilan jasoko dituzte. UNICEF Espainia-k ez du ostatu eta bidai gasturik ordainduko: saria soilik bost irabazle bakoitzarentzako sarrera bikoitz bat izango da. UNICEFeko langileek ezin dute leihaketa honetan parte hartu. Adingabe orok heldu batek lagunduta joan beharko du.