Afganistan: zaurituriko eta hildako haur kopuruak gora egin du

2011. urtean, 1.756 haur erailak edo zaurituak izan ziren Afganistan-en gertatzen ari den gatazkaren ondorioz, NBEaren Idazkari Nagusia den Ban Ki-moon-ek ezagutzera eman duen haurrak eta gatazka armatuei buruzko txostenaren arabera.

Kopuru horrek gora egin du 2010. urteko datuarekin alderatzen badugu; orduan 1.396 haurrek izan zuten gatazkaren eragina, hau da eguneko batezbestekoa 4,8koa izanik.

UNICEFek joera horren aurrean duen kezka adierazi du eta berriro ere gatazkan parte hartzen duten talde guztiei, haurrak beti babesturik egon daitezela bermatu behar duten eskaera gogorarazi die,nazioarteko lege humanitarioari jarraiki.

haurrak afganistan-eko gatazkatik babestea

"Haur bakar baten heriotza edo mozketa zorigaitza da. Haurrek pairatzen duten baina saihestu daitekeen sufrimendu maila hau onartezina da, Idazkari Nagusiaren txostenak adierazten duen bezala", esan du UNICEFek Afganistan-en duen Ordezkari Adjuntuak, Vidhya Ganesh. "Gatazkan parte hartzen duten talde guztiek berahala Afganistan-ekohaurren oinarrizko eskubideak eta beraien bizitzak babesteko ahal duten guztia egin dezatela funtsezkoa da".

UNICEF Afganistan-ek zera eskatzen die gatazkan parte hartzen duten guztiei: beraien politikak eta prozedurak argitu ditzatela zibilen heriotzak murriztu ahal izateko, haurrak barne. Afganistan-eko Segurtasun Nazionalerako Indarrei eta nazioarteko Indar militarrei berriz, zibilei egindako kalteen jarraipena egin ahal izateko neurri egokiak abian jartzea bermatu dezatela eskatzen die, baita kalteak ahal bezain pronto arindu ahal izateko politikak gauzatzea. Horrekin batera, ikuskapen egokia eta kontuak emateko mekanismoak jar ditzatela.

gatazkan errekrutaturiko haurrak

2011. urtean, ustez 18 urtetik beherako 316 haur errekrutatuak izan ziren Afganistan-ekogatazkan. Kasu gehienak, oposizioko talde armatuei egotzi zaizkie. Haurrak eraso suizidak gauzatzeko, lehergailuak jartzeko eta talde armatuei materiala eramatekoerabili dituzte.

UNICEFek oposizioko talde armatu guztiei dei egiten die18 urtetik beherakoen errekrutatzea gera dezaten eta Afganistan-eko Gobernuari ere, Afganista-eko Segurtasun Nazionalera Indarretan adingabeen errekrutatzea geratzeko eta prebenitzeko Ekintza Planarenaplikazioa bermatzeko eskaera luzatu dio.