Pocoyó: Haurren eskubideak kolore ugariz ikusi ahal izateko zortzi fitxa
Haurren eskubideak kolore ugariz ikusi ahal izateko zortzi fitxa!!
Pocoyó eta bere lagunen koloreztatzeko fitxei esker zure ikasleek haurren eskubideak deskubrituko dituzte, oinarrizko abileziak garatzen dituzten bitartean.
Fitxa bakoitzak eskubide baten izena darama, idazten ikasteko gidalerro punteatu bat eta koloreztatzeko adibide bat.
Fitxa-koadernoak haur txikienekin ikasgelan landu daitezkeen haurren eskubideetako zenbaiten orriak biltzen ditu:
- Familia
- Nortasuna
- Berdintasuna
- Jolasa
- Parte-hartzea
- Babesa
- Osasuna
- Hezkuntza
Kontzeptu Gakoak: Haurren eskubideak, familia, nortasuna, berdintasuna, jolasa, parte-hartzea, babesa, osasuna, hezkuntza.
Hartzaileak: Haur Hezkuntza
Edizioa: UNICEF Espainia, 2011
Disponible en: GAZ | KAT | EUS | GAL | VAL | ENG
Recursos para el aula sobre los derechos de la infancia
Eskubideen didaktika
Eskubideak ulertzea ezinbestekoa da haur edo nerabeentzat; hau da, eskubideak zer diren, nola funtzionatzen duten, eta zein muga eta erantzukizun dituzten ulertzea oso garrantzitsua da. Horretarako, irakasleentzako gidak eta ikasgelako baliabideak eskuragarri dituzu, eta haurren eskubideak eskolan jorratzeko, curriculumean txertatzeko eta hezkuntza-maila ezberdinetako ikasleentzat gaia ulergarri bihurtzeko ideiak ere kontsulta ditzakezu.