Gure eskubideak: Ikasgelarako kartela
Ikasgelarako kartel ilustratua, haurren eskubideen ingurukoa

Haurrek eta nerabeek beren eskubideak ezagutu behar dituzte, ezinbestean, aipatu eskubideak gauzatu, errespetatu eta sustatu ahal izateko. Haurren Eskubideei buruzko Konbentzioaren testuak, ordea, hizkera juridikoko 54 artikulu biltzen ditu eta zailegia izan daiteke ikasgelan lantzeko, Haur eta Lehen Hezkuntzan bereziki.
Kartel ilustratu honek eskubide horiek era ulergarrian azaltzen ditu, eskubideak sakontasunez garatzen dituzten Konbentzioko artikuluak eta dagokien eskubidea lotzeko aukera emanaz.
Haurren Eskubideei buruzko Konbentzioa erreminta erabilgarria izan daiteke irakasle eta hezkuntza-erakundeentzat, haurren eskubideen inguruko beren hezkuntza-lana bideratu ahal izateko. Haurren eskubideak ikasgelan landu ahal izateko, Konbentzioaren laburbildutako bertsio bat ere badago, Lehen Hezkuntzatik aurrerako ikasleentzat ulergarria den hizkera batean idatzia.
Recursos para el aula sobre los derechos de la infancia
Piztu zure eskubide digitalak!
Haurren Munduko Eguna (azaroak 20) ospatzeko jarduera
Udazken honetan, eskubide digitalak hartuko ditugu oinarri gisa; izan ere, Interneten nola babestu ikastea funtsezkoa da ingurune digitalaz modu seguruan gozatzeko. Ez geratu ilunpetan Interneten! Piztu zure eskubide digitalak!




