Sueños de bolsillo: Menores migrantes no acompañados en España

Migrazioak fenomeno dinamikoa eta aldakorra dira, berezitasunak etengabe eta jarraian aztertzea eskatzen duena. Txosten hau Espainian dauden bakarrik etorritako adin txikikoen migrazioak ezagutu, aztertu eta azaltzeko nahiaren emaitza da.

Ikerketa honen helburua Espainiako lurraldean azterketa bat egitea izan da, bakarrik etorri diren adin txikiko etorkinen profila askotarikoa izanik, orain arte egin diren giza talde honi buruzko ikerketak marokoar haurrei buruzkoak soilik izan direlako. Behatoki bezala aukeratu diren erkidegoak lau izan dira: Katalunia, Euskadi, Madrileko eta Valentziako erkidegoak, haiek guztiak bakarrik etorri diren adin txikiko etorkinak jasotzen dituzten erkidego nagusiak direlako. Ikerketa honen bidez, Estatuko testuinguruan zein den egoera zehaztu nahi izan da, giza talde hori hobeto artatzeko azterketa baliabide egokia izateaz gain.