Myanmar 2008: Larrialdiko txosten bateratua

Txosten honek, Nargis zikloiak 2008ko maiatzean Myanmarren eragin zuen hondamendiaren ostean UNICEFek gauzaturiko lana laburbiltzen du.

2008ko maiatzaren 2an, Nargis zikloiak Ayeyarwady deltako eskualdea ukitu zuen, Myanmarren.Ekarri zuen itsasgora handiak suntsipen orokorra eragin zuen eta deltako behealdeko lurretako udalerrietan heriotza ugari gertatu ziren. Haize zakarrek eta euri zaparradek kalte handiak eta uholdeak eragin zituzten barrualdeko hirietan, baita Yangon hirian ere. Estatistiken arabera, 140.000 pertsona hil zitezkeen eta Nazio Batuen azterketek adierazten dute 2.400.000 pertsonek kalte larriak jasan zituztela eta larrialdiko laguntza humanitarioa behar izan zutela. Estimazioen arabera, zikloiak lekualdatu arazi zituen pertsonak 800.000 izan zitezkeen. 260.000 pertsona inguru hiri nagusietan aldi baterako aterpetan bizi izan dira zikloiaren ondoko lehen asteetan.