Kirola mundu hobeago baterako

Kirolaren bitartez balio positiboen transmisioa aldezteko helburua duen kirol entrenatzaileei zuzendutako gida praktikoa. Kirola, biztanle guztientzat mundu bidezkoagoa bihurtzeko gure gizartea eraldatu dezakeen tresna boteretsua da. Horretarako, funtsezkoa da talde teknikoen eginkizuna

Kirola diseinu pedagogiko egoki batetik planteatuta, balio sozial eta pertsonal oso positiboak sortzen ditu. Taldeko eta banakako jarduerak, pertsonaren osoko hezkuntzari ekarpena egiten dio. Hezkuntza komunitateak hezkuntza fisikoaren eta kirolaren eremuko potentziala aprobetxatu dezake pertsonaren osoko garapenerako baliabide gisa eta balio positiboak finkatzeko asmoz.

Balioen ikaskuntza, kontzeptuen ikasketa baino eraikuntza prozesu konplexuagoa da, kontzientzia hartzea eta ondo sustraituriko pertsonaren konpromisoa eskatzen baititu. Balioen eskurapen eraginkorra arazoen konpontzearekin estuki lotuta dago, arazo zehatzak, gaur egungoak edota zabalak eta iraunkorrak izan. Hartara, haurrek beren burua pertsona aktibotzat ikusiko dute, indibidualki eta kolektiboki, inguratzen dituen errealitatea eraldatzeko gai.