Haurtzaroa eta Milurteko Garapenerako Helburuei buruzko Jardunaldien Ondorioak: nazioarteko lankidetzarako proposamenak eta erronkak

2010eko martxoaren 24 eta 25ean, Madrilen Haurtzaroa eta Milurteko Garapenerako Helburuei buruzko Jardunaldiak:nazioarteko lankidetzarako proposamenak eta erronkak deituriko jardunaldiak ospatu ziren, UNICEF – Espainiako Batzordeak, Casa África, Casa Asia eta Casa América erakundeek antolatuak.

Jardunaldi hauen aurrekaria 2004an aurkitzen da, Madrilen I Congreso Nacional: Invertir juntos en la infanciaospatu zenean.UNICEFek antolatutako Biltzar horrek, administrazio publikoak, GKLE, unibertsitateak eta beste eragile sozialak gonbidatu zituen, Milurteko Agenda betetzeko baldintza gisa haurtzaroan inbertsioa bermatuko duten funtsezko konpromisoen inguruko eztabaida sor zedin.