Haurrentzako Aurrerapena

Txosten honek Milurteko Garapenerako laugarren Helburua lantzen du. Haren jomuga hauxe da: 1990 eta 2015 urteen artean, bost urtetik beherako haurren heriotza tasa bi herenetan murriztea.

UNICEFek haurren biziraupenarekiko duen konpromisoa erakundea bezain zaharra da. UNICEFek haurren bizitzak salbatzeko helburuari eta hiritar produktiboak izatera iristeko aukerak hobetzeari eusten dio. 1960 eta 2000 urte bitartean, bost urtetik beherako haurren heriotza % 50ean gutxitu izana aurrerapen handia da baina oraindik asko geratzen da egiteko, urtero oraindik 11 milioi haur inguru hiltzen baitira.