Haurren aurkako indarkeriari buruzko mundu mailako Txostena

Haurren aurkako indarkeria modu guztiak aztertzen dituen mundu mailako lehen ikerketa sakona hauxe da.Graça Machelek osatu eta 1996an Batzar Nagusian aurkeztu zen Haurrengan Gtazka Armatuek Eragiten dituzten Ondorioei buruzko Ikerketaren ereduari jarraituz burutu da eta 2002an Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) argitaratu zuen Indarkeria eta Osasunari buruzko Mundu mailako Txostenaren lerro nagusiei jarraitzen die.

Haurren aurkako indarkeria modu guztiak eta horiek eragiten duten kaltea duela gutxi agerian geratzen hasi dira.Liburu honek, Nazio Batuen Idazkari Nagusiaren Haurren aurkako Indarkeriari buruzko Ikerketaren emaitzak eta gomendioak argitaratzen ditu.

Txosten honen balio nagusia hauxe da: haurren aurkako indarkeriari buruzko lehen azterketa globala egitea, arazo honi heltzeko gomendioak barneratuz eta indarkeria sortzen den esparruetatik ikertuz, hala nola, familian, eskolan, lanean, gizartean etab.