Haurrek Gatazka Armatuetan parte hartzeari buruzko hautazko protokoloaren Gida

Munduan gero eta gatazka armatu gehiago daudenez, gerraren basakeriari aurre egin behar dioten gero eta haur gehiago daude.Herrialde askotan, indar eta talde armatuek sexu bietako gazteak soldadu gisa errekrutatzen dituzte, indarrez behartuta edo modu boluntarioan. 

Gida honek, hautazko protokoloa berresteko edo atxikimendua bermatzeko zein ituna bere osotasunean aplikatzeko egiten dituzten jardueretan GKEei, haurrak babesten dituzten erakundeei eta haurren eskubideez arduratzen diren beste sustatzaileei zein gobernuetako funtzionarioei laguntza eman nahi die.