Haitiko haurrak. Urte bat beranduago: hasierako sorospidetik berreraikitzera arteko bide luzea

2010eko urtarrilaren 12ko hondamendiaren lehen urteurrena dela eta UNICEFek argitaratu berri duen “Haitiko haurrak. Urte bat beranduago: hasierako sorospidetik berreraikitzera arteko bide luzea” txostenaren arabera, haitiarrek eta nazioarteko erkidegoak abian jarritako laguntza eta berreraikuntzako ekimenak ezohizkoak izan diren arren, Karibeko herrialde honen berreraikitze prozesua hasi baino ez da egin. 

Urtarrilaren 12ko lurrikara suntsigarriak Haitiko lau milioi haurren bizitzak astindu eta urte bat beranduago, haur horiek ura, saneamendua, higienea, osasun arreta, hezkuntza eta babesa bezalako oinarrizko zerbitzuak eskuragarri izateko orduan ekitate faltaren biktima izaten jarraitzen dute.