Garapenerako eta Bakerako Kirola: Milurteko Garapenerako Helburuak betetze bidean

Txosten honek, Nazio Batuen Milurteko Garapenerako Helburuak (MGH) betetzeko kirolak ekar dezakeen potentziala zehatz aztertzen du.Kirol ekintzek Nazio Batuen programa askotan jokatzen duten gero eta paper garrantzitsuagoaren ikuspegi orokorra ematen du eta bereganatutako ikasgaiak zehazten ditu; honez gain, kirola ahalik eta gehien bultzatzeko eta barneratzeko gomendioak ematen ditu.

Kirolak giza taldeak banatzen dituzten hesiak gaindi ditzake eta, horregatik, gatazkak prebenitzeko eta bakea lortzeko ahaleginetan tresna boteretsua da, bai esparru globalean modu sinboliko batean bai komunitateen barruan modu praktiko batean.Era eraginkorrean aplikatzen direnean, kirol programek giza integrazioa sustatzen dute eta tolerantzia indartzen dute, tentsioak murriztuz eta elkarrizketa sustatuz. Kirolak erakartzeko daukan indarra, gainera, sustatzeko eta komunikatzeko tresna sinesgarria da.