Ekintza Humanitarioari buruzko Txostena 2009 – urte erdiko berrikusketa

2009ko Ekintza Humanitarioari buruzko txostena kaleratu eta sei hilabete geroago, UNICEFek berrikusketa hau argitaratzen du. Datu berriak dakartza eta erronka humanitario berrietara moldatzen da. 

2009ko lehen sei hilabeteetan hobekuntzak egon dira Uganda edo Boli Kostako krisien egoeretan, baina, ere berean, beste askotan egoerak txarrera jo du, hala nola Zimbabwen edo Sri Lankan.

Milioika haur eta emakumek gatazken, biztanleen lekualdatzeen edo hondamendi naturalen ondorioak jasaten jarraitzen dute.Biztanle askoren kalteberatasun egoerak okerrera egin du, honako faktore hauen batukegatik:

  • Erregai eta elikagaien prezioen igoera
  • Krisi ekonomikoa eta finantzarioa
  • Aldaketa klimatikoaren ondorioak, gero eta nabariagoak direnak

2009ko urte hasieran, UNICEFek milioi bat dolar baino pixka bat gehiago eskatu zuen munduko 6 eskualdetako 36 herrialdetako krisi kronikoetan edo sortzen ari diren krisietan laguntzeko.Egoerak okerrera egite horrek, eskaturiko kopurua % 15 igotzera behartu du.

UNICEFen Ekintza Humanitarioari buruzko 2009ko txostenaren sei hilabeteko berrikusketak, UNICEFek zenbait krisitako programetan egin dituen aurrekontuen aldaketak zehazten ditu.Honez gain urteko lehen erdian eman diren aldaketak aztertzen ditu eta erakundeak laguntza humanitarioa eskaintzen duen herrialdeetan martxan jarri dituen konponbideak zehazten ditu.

Txostena ingelesez dago soilik eskuragarri.