Ekintza Humanitarioari buruzko Txostena 2007

Munduan milioika haurrek beraien bizitzak kaltetzen dituzten larrialdi ezezagunen ondorioak pairatzen dituzte.Laguntza humanitarioa ematen dutenerakundeek krisi horietan lan egiten dute; emaileek ahazturiko larrialdi horien hedapena zein den ez dakitenez, funtsen bilketa oso zaila da eta baliabide gutxi lortzen dituzte. UNICEFek 2007ko Ekintza Humanitarioaren txostena aurkezten du eta bertan, 2006an larrialdiek izan zuten estaldura maila azaltzen du eta 2007an krisian dauden 33 herrialdeentzako funtsak biltzeko deia egin du.

Larrialdiek, hondamendi naturalak, gatazka berriak edo aspaldikoak izan daitezkeenak, mundu osoko emakume eta haurren bizitzetan kostu handia dute, dio UNICEFen Zuzendari Exekutiboa den Ann M. Veneman-ek. Krisialdi askok oraindik ez dute finantzaketa nahikorik jasotzen eta finantzaketa egokirik gabe, milioika haurrentzako nahitaezkoak diren jarduerak ezin dira gauzatu. Beraz, haien bizitzek arriskuan jarraitzen dute.